Lakua auzoko bizi-kalitatearen pertzepzioaren azterketa soziologikoa
Ane Fernández Blanco
Ingurumena, Iraunkortasuna eta GIH Masterra (Zientzia eta Teknologia Fakultatea)
Abstract
Lanaren helburua da ikerketa sozial baten bidez Lakua auzoko azpiegitura berdeekiko adostasun soziala aztertzea. Horretarako, aurretik udal jabetzako lurzati hutsak ziren, erabilerarik gabekoak, eta esku-hartzeari esker, hiri-baratze (Lakuakolore), fruta-arbolen baso jangarri eta lursail baten naturalizazio bihurtu diren 3 azpiegitura berde hautatu dira. Herritarrek eraldaketa horiei buruz duten pertzepzioa aztertzeko, galdetegia eta elkarrizketa ikertzeko teknikak aukeratu dira. Gainera, analisi kuantitatibo txiki bat ere egingo da, era horretako neurriak abian jartzearekin batera zerbitzu ekosistemiko gisa ematen diren onura anitzak agerian uzteko.
Gako-hitzak: Azpiegitura berdea, Lurzati hutsak, Lakua (Gasteiz), Analisi soziologikoa