Campus Bizia Lab proiektuen bilatzailea

Artea trantsizio energetikorako

Proiektu honek prestakuntza eta ikerketa jarduerak artikulatu nahi ditu artearen eta komunikazioaren arloetan, iraunkortasunaren alde. Unibertsitate komunitateko ikasle, irakasle eta beste profesional batzuei zuzenduriko eragin handiko ekintzak gauzatu nahi ditu, ondoko helburuekin: 1) Campuseko ikasleen gaitasun sortzaileak eta espiritu kritikoa indartzea, kultura ekoizpena etorkizun iraunkor bat elkarrekin sortzeko katalizatzaile gisa erabiliz; 2) Parte-hartzea sustatzea unibertsitatean eta unibertsitatetik kanpo energia kontsumoa minimizatzea eta energia berriztagarrien erabilera sustatzea xede duten politiketan eta ekintzetan; eta 3) CBL proiektu instituzionalaren eta komunitate arduratsu eta konprometitu bat garatzea xede duten Campus barruko ekintzen ikusgarritasuna handitzea.

  • Koordinatzailea: Carmen Marín Ruiz
  • Harremanetarako helbidea: mariacarmen.marin@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak:
    • Arte Ederren Fakultatea
    • Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
    • Farmazia Fakultatea
  • CBL Programako edizioa: II (2018/19), III (2019/20), IV (2020/21), V (2021/22), VI (2022/23), VII (2023/24)

Informazio gehiago: https://artekomtaldea.wordpress.com/


Kategoria nabigatzailea