Liburuak

Alumnado con enfermedades poco frecuentes y escuela inclusiva

Egileak:
Monzón, J, Aróstegui, I. y Ozerinjauregi, N. (Coords.)
Urtea:
2017
Argitaratze hiria edo/eta Argitaletxea:
Ed. Octaedro
ISBN/ISSN:
978-84-9921-983-7
Deskribapena:

Gaur egun, hezkuntza-inklusioa da gure hezkuntza-sistemaren erronketako bat, ezinbesteko zeregina gizarte inklusiboago bat lortzeko. Pertsona guztientzako kalitatezko eskola bat lortzeko lan egitea ezinbestekoa da, gaixotasun ezohikoa duten haurrak ere barnean hartuko dituen eskola baten norabidean, alegia. Gaixotasun ezohikoak dituzten ikasleek lehen lerroan jarri dute eskola inklusiboaren beharra haien ahots eta gogoeta propioekin eta hezkuntza-, osasun- eta gizarte-zerbitzuetako politikak aztertzerakoan garaian beharrezkoak diren dimentsioen inguruan hausnartzeko gonbita da.

Lan honetan, oso ohikoa ez den gaixotasun bat duten pertsonen historia argigarriak erakutsi nahi dira. Horiei esker, haien bizitzetan eragina duten erabakiak hartzen diren espazio guztietan eskubide osoz parte hartzeko beharra nabarmendu nahi da, eta, aldi berean, haien bizi-ibilbideetan beharrezkoak diren jardunbide profesional egokiak jasotzearen inguruan hausnartuz. Hezkuntzako eta osasun zein gizarte-sareko familia eta profesionalei zuzendutako liburua da, haien esku hartzeak pentsatu eta diseinatzerakoan kontuan hartzeko elementuak eskainiz.

Euskal Herriko Unibertsitateko INKLUNI taldeak koordinatutako hainbat unibertsitate publikotako ikerketa-taldeen parte-hartzearekin eta EGEFen laguntzarekin osatu da lana, Espainiako Estatuko zortzi autonomia-erkidegotako ikastetxeetan gaixotasun arraroak dituzten haurrak eta gazteak eskolatzearen ondorioz sortu diren beharretatik abiatuta.

Informazio gehigarria