Eduki publikatzailea

INIZIA ARABACAMPUS jardunaldia- "Jabetza industrialari eta intelektualari buruzko oinarrizko kontzeptuak eta jarduera praktikoak"

Noiz eta non

2016/05/05 2016/05/05, 09:00 - 13:00

Deskribapena

Mintegi honen helburua da jabetza industrialari eta intelektualari buruzko oinarrizko kontzeptuak eta jarduera praktikoak helaraztea bertaratzen direnei. Mintegi hau, Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak (BIC Araba) eta UPV/EHUren Arabako Campusak bultzatu eta ekintzailetzaren sustapenean oinarritutako INIZIA programan barne hartuta dago.

 

  • LEKUA: Lascaray ikerguneko bideokonferentzia gelan(Miguel Unamuno 3, 01006 Vitoria-Gasteiz)
  • EGUNA: Maiatzaren 5ean
  • ORDUTEGIA: 09:00-13:00
  • INFORMAZIO GEHIAGO: 945298282; emaila
  • IZEN-EMATEAK: http://www.spri.eus/euskadinnova/es/transformacion-empresarial/agenda/conceptos-basicos-aproximacion-practica-propiedad-industrial-intelectual/11768.aspx

Norentzat:

  • UPV/EHUko Arabako Campuseko zentroetako irakasle ikertzaileentzat (IIP), Administrazio eta Zerbitzuetako Langileentzat (AZP) eta ikasleentzat.
  • UPV/EHUko Arabako Campuseko ikerketa-taldeentzat.
  • UPV/EHUri lotutako pertsonentzat.
  • Jardunaldian interesa duten guztientzat.


Egitaraua:
Oinarrizko kontzeptuak:

  • Jabetza industriala eta intelektuala (JI): modalitate bakoitzak zer babesten duen.
  • Teknologiaren babesa: patenteak eta sekretu profesionala.
  • Patenteak: definizioa, zer da eta zer ez da. Ematen dituen eskubideak.
  • Zer ez da patentagarria. Ordenagailuko programen babesa.
  • Patentagarritasun baldintzak: berritasuna, asmaketa-jarduera eta aplikagarritasuna industrian.
  • Patente bat eskuratzeko prozedura.
  • Patente eskaerak eta emandako patenteak bereiztea. Patente familiak eta lege egoera.
  • Patente baten babesaren helmena. Erreibindikazioak eta horien interpretazioa.
  • Patente bat idazteko alderdi praktikoak.
  • Baliagarritasun-eredua asmakuntzak babesteko modalitate alternatibo gisa.
  • JIren beste modalitate batzuk: diseinu industrialak eta markak.

Jarduera praktikoa:

  • JIren kudeaketa eta enpresa estrategia.
  • Patenteak informazio iturri gisa. Patente bilaketak.
  • Patenteak zaintza teknologikoaren eta adimen lehiakorraren atal gisa.
  • Hirugarrenek patenteak urratzeko arriskuari aurrea hartzea. Eragiketa askatasunari buruzko txostenak.
  • Patente zorroaren kudeaketa.
  • Patentagarriak izan daitezkeen asmakuntzak hautemateko jarraibideak. Barne protokoloak.
  • Asmakuntzak babesteko estrategiak.
  • Patenteekin balioa sortzeko moduak.
  • Patenteen balorazioa.
  • Konfidentzialtasun, lankidetza eta lizentzia akordioak.
  • "Freedom to Operate" - FTO).


Hizlaria:
GALBAIAN Intellectual Property