Contenido_home

Ingeniaritza Elektrikoa Saila

Ingeniaritza Elektrikoa Saila UPV/EHUko Sail bat da. 60 irakasle-ikertzaile doktore profesionalek  osatzen dute, eta Ingeniaritza Elektrikoaren inguruko hainbat ikerketa-lerro garatzen dituzte, azken hauek, beti, Euskal gizarte, industria eta unibertsitate beraren beharrak kontutan hartuz. Horrez gain, enpresa-alorretik eratorritako zenbait profesionalek ere irakasle-elkartu giza bere ezagutza eman eta zabaltzen dute.

Saileko irakaskuntza eta ikerkuntza jarduera UPV/EHUko hiru Campusetan ematen da, hau da:

Sailak garatutako irakaskuntza jarduerari esker, ikasleak gidatu, formakuntzan sakondu eta etorkizunean mundu laboralak exigitzen dituen erronkei aurre egiteko profesional adituak sortzen dira. 

Ikerkuntzaren alorrean, Ingeniaritza Elektriko Sailak, enpresa eta instituzio ezberdinen lankidetzari esker, bere ezagutza zientifikoa errotu, hainbat ikerketa-lerro garatu eta beste hainbat ikerketa-proiektutan parte hartzen du.

Gaur egun, Ingeniaritza Elektriko Sailaren egoitza nagusia, Bilboko Ingeniaritza Eskolan (I erikina) dago.

 

Berriak

Ingeniaritza Elektrikoa saileko ariguneak Bilboko Ingeniaritza Eskolan antolatutako ekitaldiak 2022ko EUSKARALDIAn

Lehenengo argitaratze data: 2022/11/18

Aurtengo EUSKARALDIArekin bat eginez, Ingeniaritza Elektrikoa sailetik ELEKTRIKA izeneko arigunea sortu dugu eta honako ekintza hauek antolatu ditugu Bilboko Ingeniaritza Eskolan:

NOIZ: Abenduaren 1ean, osteguna

13:00 Kitarra Elektrikoen tailerra
14:00 Kontzertua

NON: Von Siemens plaza, I. Eraikina  (eguraldi euritsua izanez gero, II-M Eraikineko Areto Nagusian)

Eduki publikatzailea

kokalekua