S

Santamaría Moreno, Laura

(PostDoc Ikertzailea)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Valladolideko Unibertsitateko Ingeniaritza Kimikoa (UVA, 2011), eta Prozesu kimikoen Ingeniaritza eta Garapen Jasangarria Unibertsitateko Masterrean titulatua (UPV-EHU 2012/2013). Nire ikerketa-jarduera Prozesu Katalitikoen eta Hondakinen Balioztatze Taldean (PROCAT-VARES) garatu da, 2015-2019 bitartean doktorego aurreko ikertzaile gisa («Cum Laude» doktorego-bereizpena lortuz Nazioarteko Aipamenarekin) eta 2019tik gaur egun arte doktorego osteko ikertzaile moduan. (doktorego ondoko beka bat lortuz [DOKBERRI 2019-II] UPV/EHUn). Lan ikerketak hondakinen balorizaioan oinarritzen dira (plastikoak, biomasa, araztegietako lohiak...) pirolisi eta gasifikazioaren bitartez, erregaiak eta produktu baliotsuak lortuz, eta horiek Biofindegiak garatzeko funtsezko konposatuak izanik. Jarduera honek 26 argitalpen sortu ditu JCR indexatutako aldizkarietan (23 Q1 eta 3 Q2), eta 3 liburu-kapituluak. Argitalpen hauek ongi onartuak izan dira literaturan, 500 aipamen jaso baidituzte eta 12ko h indizea (Scopus) lortuz. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Ministerioak eta Europar Batasuneko Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programak finantzatutako 7 Ikerketa Proiektu Lehiakorretan parte hartu dut.