P

Pereda Ayo, Beñat

(Irakasle Titularra)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Ingeniaritza Kimikoan titulatua Euskal Herriko Univertsitatean (UPV/EHU, 2006) eta Prozesu kimikoen Ingeniaritza eta Garapen Jasangarria Unibertsitateko Masterrean titulatua (UPV/EHU, 2007). Tesiaren baitan ikerkuntza egonaldia Queen´s University of Belfast-eko ikerkuntza zentroan (CenTACat). Nazioarteko Doktorea Ingeniaritza Kimikoan (UPV/EHU, 2012) Doktorego sari bereziarekin eta Espainiako Katalisi Elkartearen (SECAT) sari bereziarekin.

Bere ikerketa-lana kutsatzaileak eliminatzeko (NOx) eta CO2-a harrapatu eta bihurtzeko teknologia katalitikoetan oinarritzen da. Zehazki, Power to Gas (PtG) teknologian lan egiten du, iturri berriztagarri batetik lortutako hidrogenoaren eta harrapatutako CO2-aren arteko erreakzioa bultzatuz CH4 sortzeko, bektore energetiko gisa erabiltzen dena. Duela gutxi, CO2-a airetik zuzenean harrapatzeko (DAC) ikerketan murgildu da, karbonoan neutroak diren erregaiak lortzeko. Katalizatzaileen sintesi eta karakterizazioari, azterketa zinetikoei eta modelatze eta simulazio bidez lagundutako erreaktorearen diseinuari buruzko ikerketa garatzen du. JCRn indexatutako 70 artikuluren egilekidea da, h indizea 28 izanik, eta nazioarteko 4 doktore-tesiren zuzendaritzan parte hartu du, baita garatzen ari diren 3 tesiren zuzendaritzan ere. Espainiako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako 20 ikerketa-proiektu baino gehiagotan parte hartu du.

Irakaskuntza-lanak egin ditu 2012. urtearen hasieratik. Gaur egun, lanaldi osoko unibertsitateko irakasle titularra da. Prozesu Kimikoen Zinetika, Ingeniaritza Energetikoa eta Zenbakizko Kalkulua (besteak beste) irakatsi ditu Ingeniaritza Kimikoko graduan. Ingeniaritza Kimikoa Graduko 4. mailako koordinatzailea eta Gradu Amaierako Lanen koordinatzailea da. UPV/EHUk eta Kantabriako Unibertsitateak elkarrekin emandako Ingeniaritza Kimikoko Unibertsitate arteko Masterraren irakaskuntzan ere parte hartzen du.

Irakasgaiak

GRADO EN INGENIERÍA QUÍMICA: Cinética de los Procesos Químicos, Ingeniería Energética, Cálculo Numérico en Ingeniería Química.

MASTER EN INGENIERÍA QUÍMICA: Energía y Sostenibilidad, Tecnologías Catalíticas para el Control de la Contaminación del Aire

Bulegoa

B1.P1.15 (ZTF/FCT)