O

Olazar Aurrekoetxea, Martin

(Unibertsitateko Katedraduna)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Zientzietan lizentziatua (Kimika arloko Industri Kimika adarrean, UPV/EHUn, 1978an) eta Zientzia Kimikoetan Doktore (UPV/EHU, 1985), Lizentziaturan eta Doktoradutzan sari bereziak lortua. “XI Resurrección María de Azkue” (1988) eta CAF/Elhuyar (2011) sariak ikerkuntzan. Unibertsitateko Katedraduna 1994tik hona.

Irakaskuntza jarduera UPV/EHUn izan dut Ingeniaritza Kimikoko graduan eta masterrean klaseak emanez. Ikerketa jarduera Bio-findegiaren et Hondakin Findegiaren Esparruan garatu dut Energiari eta Inguramenari Loturiko Prozesu Termikoen eta Katalitikoen Garapenean. 120 proiektu baino gehiagotan parte hartu dut eta euretatik 70ean ikertzaile nagusia izan naiz.

420 artikulu argitaratu ditut Journal Citation Reports-ean bildutako aldizkarietan, h indizea 76 eta 17000 aipamenetik gora. 33 Doktorego Tesi zuzendu ditut (11 Sari Berezia lortuak). Ezpainar patente 2 eta Nazioarteko 7.

Kudeaketa jarduera: Zientzia Fakultateko Kimika Sekzioaren Ikazkaria (1995-1999); “European Federation of Chemical Engineering” Erakundean Ezpainiar Estatuaren Ordezkaria (Chemical Engineering in the Applications of Catalysis 1991-2003, Chemical Reaction Engineering 2003-2006); Batzorde Antolatzailearen burua Nazioarteko Kongresu Nagusietan: II European Congress on Fluidization (Bilbao, 1”997) eta 7th International Symposium on Spouted Beds (Barcelona, 2017); Batzorde Zientifikoaren burua: Fluid Particle Interactions V (Santa Fe, New Mexico, USA, 1999) eta The Sixth International Symposium on Spouted Beds (Vancouver, Canada, 2012). UPV/EHUko Ikerketa Batzordearen kidea (2006-2013). Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia (Unibasq) delakoan Idazkaria Zientzia Esperimentaletan (2012-2016).

Irakasgaiak

INGENIARITZA KIMIKOKO GRADUA: Erreaktoreen Diseinua

INGENIARITZA KIMIKOA UNIBERTSITATE MASTERRA: Prozesu Kimikoen Modelakuntza eta Simulazioa (gasteleraz)

Bulegoa

B1.P2.3 (ZTF-FCT)