I

Iglesias Vazquez, Sergio

(PreDoc Ikertzailea)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Ingeniaritza Kimikoan Graduatua, 2016, Oviedoko Unibertsitatean; Ingeniaritza Kimikoan Masterra, 2018, Oviedoko Unibertsitatean.

Masterra Lappeenranta University of Technology-an, Finlandian, bukatu zuen, Erasmus+ bekari esker. Han, Banantze Zientziako Departamentuko kide izan zen, eta mintz teknologian zentratutako master amaierako lana egin zuen. Lan hori Journal of Sustainable Metallurgy (Q2) aldizkarian argitaratu zen.

Ikasketak amaitu ondoren, industriaren munduan sartu zen bi urtez. Etapa honen ondoren, ikerketa-sektorera itzuli zen nanozientziaren arloan lan eginez urtebetez.

2020ko azarotik, Espainiako Gobernuko Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak emandako FPI beka bat dauka, doktorengo-tesia egiteko. Tesiaren izenburua hau da: «Hidrogenoaren ekoizpena areagotzea, bio oil lurruna eta etanola mintz erreaktorean erreformatuz». Tesia Ana Guadalupe Gayubo Cazorla doktorearen eta Aingeru Remiro Eguskiza doktorearen zuzendaritzapean egiten ari da. Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Ingeniaritza Kimikoko sailean eta PROCAT-VARES ikerketa-taldean egiten ari da. Doktoregoko prestakuntzan, 4 kongresutan parte hartu du (CHISA 2021, RRB 2021, SECAT 2021, ISCRE26), eta Energy & Fuels (Q1) aldizkarian indexatutako artikulu baten egileetako bat da. Ikertzaile-prestakuntzari dagokionez, masa-detekziodun gas-kromatografia ikastaroan parte hartu du. Ikastaro teorikoa eta aplikazio praktikoak (30 ordu). Halaber, laborategian ikasleen gradu amaierako eta masterreko lanak gainbegiratzen laguntzen du.