González Marcos, María Pilar
(Unibertsitateko Katedraduna)
Web helbidea
CV Laburra
1991n lortu nuen Doktore Titulua (Industria Kimika) UPV/EHUn. Bekadun gisa aritu ondoren (Eusko Jaurlaritza eta MEC) irakasle titular sartu nintzen UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko (ZTF-FCT) Ingeniaritza Kimikoa Sailean. Han, hainbat titulazio, doktorego eta masterretan eman ditut eskolak, estatuko eta nazioarteko programetan barne (TEMPUS). Hainbat argitalpen atera ditut; horien artean, Cinética Química Aplicada (Editorial Síntesis) liburua egin nuen, beste kide batzuekin batera.
Nire ikerketa lana Teknologia Kimikoak Ingurugiro Sostengarrirako (TGSA) taldearekin dago lotuta, eta honako hau da nire gai nagusia: katalizatzaile heterogeneo konplexuen garapena, prozesu kimiko industrialek ingurumenean eta ingurumen osasunean duten eragina murrizteko. Estatuko eta nazioarteko administrazio publikoekin eta enpresekin eginiko 70 proiektu eta kontratutan baino gehiagotan parte hartu dut, hala laguntzaile nola ikertzaile nagusi gisa. Proiektu horien emaitzak arlo horretako aldizkari onenetan agertutako argitalpenetan (4 seiurteko CNEAI) eta patente eta prototipo industrialetan islatzen dira. Horrez gain, hainbat kongresutan parte hartu dut, nazioartekoetan batez ere.
Unibertsitatearen kudeaketari dagokionez, Gai Ekonomikoen Batzordeko eta ZTF-FCTko Batzarreko kide naiz, eta Prozesuen Ikerkuntza eta Garapenaren Institutuko idazkari akademikoa naiz 2009. urtetik. Beste arlo batzuei dagokienez, Espainiako Kimikako Errege Elkarteko (RSEQ) Euskadiko Lurralde Ataleko idazkaria naiz 2012. urtetik, eta Euskadiko, Burgosko eta Errioxako Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen Elkargo Ofizialeko dekanoa 2015. urtetik.
Irakasgaiak
INGENIARITZA KIMIKOKO GRADUA: Cálculo Numérico en Ingeniería Química
INGENIARITZA KIMIKOA UNIBERTSITATE MASTERRA: Optimación Avanzada de Procesos Químicos
Bulegoa
B1.P1.1 (ZTF-FCT)