G

Gutiérrez Ortiz, Miguel Angel

(Unibertsitateko Katedraduna)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Kimika Zientzietan lizentziatua eta doktorea da UPV/EHUren eskutik, eta 1993. urtean Ingeniaritza Kimikoko katedra lortu zuen bertan.

Teknologia Kimikoak Ingurugiro Sostengarrirako (TGSA) ikerketa taldeko kide da. Igorpen kutsatzaileak kontrolatzeko teknologia katalitikoen inguruan ikertu ohi du, eta gaur egun aztergai du hidrogenoaren ekoizpena eta araztea, erregai piletarako. Hainbat proiektu egin ditu ikerketa ildo horien inguruan.

Ikerketa esperientzia hori nazioarteko aldizkari ezagunetan argitaratutako hainbat artikuluren bitartez eta doktoreen prestakuntzaren bitartez transmititu du, besteak beste. Kimikaren sektoreko industriekin eginiko hainbat proiektu eta kontratutan ere parte hartu du, eta zenbait patente sortu ditu horietatik.

Irakaskuntzaren arloan, Ingeniaritza Kimikoko graduko eta masterreko titulazioetan ematen ditu eskolak. Lizentziaturetako tesiak eta karrera amaierako lanak zuzendu ditu (plan zaharretakoak), eta gaur egun gradu eta master amaierako lanak.

Kudeaketa akademikoari dagokionez, UPV/EHUko ikerketaren arloko errektoreorde izan zen (2004-2013). Tarte horretan, hainbat proiektu zuzendu zituen ikerlanen emaitzen ikerketa eta transferentzia politikekin lotuta, besteak beste honako hauek: UPV/EHUrentzat Nazioarteko Bikaintasun Campusa aipamena lortzeko proiektua, UPV/EHUko Ikerketako Zerbitzu Nagusiak indartzekoa eta ikerketen emaitzen transferentzia politikak garatzekoa.

Irakasgaiak

INGENIARITZA KIMIKOKO GRADUA: Transferencia de Materia (3.)

INGENIARITZA KIMIKOA UNIBERTSITATE MASTERRA: Hidrógeno: Materia Prima y Vector Energético.

Bulegoa

B1.P1.5 (ZTF-FCT)