G

González Velasco, Juan Ramón

(Unibertsitateko Katedraduna)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Doktorea Industria Kimikan, sari bereziarekin, Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik (UPV/EHU). 1988tik Ingeniaritza Kimikoko katedraduna da UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. UPV/EHUko Ikerketaren arloko errektoreorde (1991-1996) eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekano izan da (2000-2006). Bolada batzuetan, irakasle bisitari izan da University of Massachusetts at Amherst (Estatu Batuak), Universidad de Buenos Aires (Argentina) eta Bratislavako Slovak University (Slovakia) unibertsitateetan. "Cinética Química Aplicada" testuliburuaren egilea da.

Ikerketa lanari dagokionez, Burdinola 2000 saria jaso du, ingurumen aplikazioetarako erreaktore kimikoaren diseinuari eginiko ekarpen garrantzitsuagatik. Euskoiker saria ere jaso zuen, Euskadin 2011. urtean kontratatutako unibertsitate eta enpresa arteko ikerketa proiektu onena egiteagatik. Springer Verlag-en Chemical Papers (ISSN: 0366-6352) nazioarteko zientzia aldizkariko editorea da.

Espainiako Kimikako Errege Elkarteko (RSEQ) bazkide izan zen 1990etik 1997ra eta 2003tik orain arte. RSEQeko Katalisiaren Talde Espezializatuko presidenteorde izan zen (1993-97), International Association of Catalysis Societies (IACS) elkarteko idazkari (1996-2000), Euskadiko Kimikarien Elkargo Ofizialeko dekano (2002-06), Katalisiaren Espainiako Elkarteko presidente (2006-13), eta gaur egun Council of the European Federation of Catalysis Societies (EFCATS) kontseiluko kide da (2007-). International Congress on Catalysis kongresuko antolakuntza batzordeko idazkaria (Granada, 2000) eta European Congress on Catalysis kongresuko antolakuntza batzordeko presidentea izan zen (Salamanca, 2009).

Irakasgaiak

GRADO EN INGENIERÍA QUÍMICA: Cinética de los Procesos Químicos (2º curso), Análisis Económico de los Procesos Químicos (4º curso)

MASTER UNIVERSITARIO EN INGENIERÍA QUÍMICA: Catálisis para la Protección del Medio Atmosférico

Bulegoa

B1.P1.6 (ZTF-FCT)