G

González Marcos, José Antonio

(Unibertsitateko Katedraduna)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

1981/82an hasi nintzen UPV/EHUn eskolak ematen, eta, orduz geroztik, Ingeniaritza Kimikoaren arloko irakasgaiak eman ditut Ingeniaritza Kimikoa, Ingurumen Zientziak eta Bioteknologia titulazioetan, hala nola Tresneria eta Kontrola, Ingeniaritza Kimikoa, Kalkulu Numerikoa eta Ingurumen Ingeniaritzaren Oinarriak. Sailak sustatutako master tituluan, berriz, honako hauek: Estatistika Metodoak eta Esperimentuen Diseinua, Optimizazio Aurreratua eta Kalitatearen Kudeaketako Sistemak. Sei doktorego tesi zuzendu ditut, eta hamar GRAL/MAP baino gehiago.

Nire ikerketa ibilbidearen gai nagusia hau da: Zinetika Kimikoa eta Katalisi Heterogeneoa, efluenteen (ibilgailu eta iturri finkoen katalizatzaileak) tratamendura eta beste prozesu batzuetara aplikatua, erreakzioan errendimendu hobea (jarduera, hautakortasuna eta zahartzaroarekiko erresistentzia) eta eragiketa baldintza optimoak lortzeko.

Teknologia Kimikoak Ingurugiro Sostengarrirako (TGSA) ikerketa taldeko kide naiz, eta tokian tokiko, eskualdeetako, estatuko eta Europako administrazioek finantzatutako 30 ikerketa proiektu baino gehiagotan parte hartu dut. Enpresekin egindako hogei ikerketa kontratu ingurutan parte hartu dut —TQSAn industriaren alde egiten dugu— ikerketa emaitzak transferitzeko.

90 argitalpen baino gehiago kaleratu ditut, beste egile batzuekin batera, gehienak zientzia aldizkari indexatuetan, eta sei patente asmatu ditut beste kide batzuekin batera. Ikerketako bost seiurteko ditut (CNEAI).

Miguel Unamuno Ikastetxe Nagusiko zuzendariorde izan naiz, baita Saileko idazkaria, Titulazioko koordinatzailea (Ingeniaritza Kimikoa) eta Irakaskuntza Plangintzarako dekanordea ere (ZTF). Orain, ordezkaria naiz Fakultateko Batzarrean, eta Ingeniaritza Kimikoko Doktorego Programaren Batzorde Akademikoaren kidea.

Irakasgaiak

GRADO EN INGENIERÍA QUÍMICA Y BIOTECNOLOGÍA: Fundamentos de la Ingeniería Química y Biotecnológica

MÁSTER UNIVERSITARIO EN INGENIERÍA QUÍMICA: Sistemas de Gestión de Calidad, Optimización Avanzada

Bulegoa

B1.P1.2 (ZTF-FCT)