Gutierrez Lorenzo, Alazne
(Irakasle Agregatua)
Posta elektronikoa
Web helbideak
CV Laburra
Euskal Herriko Unibertsitatean Ingeniaritza Kimikoan lizentziatua 2005. urtean eta Ingeniaritza Kimikoan doktorea (UPV / EHU, 2010), Doktorego Sari Berezia jaso nuelarik.
Nire jarduera profesionala beti EHU/UPVan garatu dut. 2003. urtean Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea ikerketa taldean sartu nintzen, non, nire Doktorego Tesia egin nuen. 2010. urtetik aurrera, ikerketa eta irakaskuntza jarduerak aldi berean garatu ditut, Bilboko EUITIko Ingenieritza Kimikoa eta Ingurugiroa sailan (2013/2014) hala nola Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ingenieritza Kimiko sailan klaseak emanez, gaur egun, azken honetan klaseak ematen ditudalarik.
Nire ikerketa jarduera findegi hondakin-korronteak balorizatzeko prozesu termiko- katalitikoen garapenean zentratu da, automobilgintza erregaien eta balio erantsi handiko produktuen ekoizpen iraunkorra lortuz. 37 artikulu argitaratu ditut, prestigio handiko nazioarteko aldizkari indexatuetan (29 Q1, 6 Q2, h indizea 16) eta 60 ekarpen baino gehiago egin ditut kongresuetara.