D

De La Torre Larrañaga, Unai

(Ikertzaile Doktorea)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniari Kimikoa (UPV/EHU, 2010) eta Prozesu Kimikoen Ingeniaritza eta Garapen Jasangarriko Masterra (UPV/EHU, 2011). Eusko Jaurlaritzako bekaduna (2011-2014), bere Doktoretza-Tesia UPV/EHU-aren Ingeniaritza Kimiko saileko TQSA (Teknologia Kimikoak Ingurugiro Sostengarrirako) taldean egin zuen. Egonaldi aurredoktorala Lilleko Unibertsitatearen École Centralean. Ingeniaritza Kimikoan Nazioarteko Doktorea (UPV/EHU, 2015) Cum Laude Bikaina aipamenarekin.

Bere ikerketa-lana nitrógeno oxidoen (NOx) ezabapenerako teknologia katalikoetara bideratuta dago, biltegiratze eta erredukzio (NSR) eta erredukzio kataliko selektibo (SCR) tekonologiak barne hartuz. Era berean, automobil dieseletan gailu errealen funtzionamenduaren modelizazio eta optimizazioan lan egiten du. JCRan indexatutako 13 artikuluen egilekidea da. 7 ikerketa proiketuetan parte hartu du lankide moduan.

Gaur egun landaldi osorako Ikertzaile Doktore bezala kontratatua, bere jarduera profesionala irakaskuntza eremu zein industrialean garatu da. Irakasle laguntzailea Prosezu Kimikoen Analisi Ekonomikoa eta Zinetika Kimiko Aplikatua irakasgaietan, 2014-2016 urteetan UNEDeko "Ingurugiro Ingeniaritza" graduko Ingurugiro Ingeniaritza irakasgaia irakatsi zuen. Urtebetez Ikertzaile Doktore izan eta gero, 5 hilabetez Lointek S.A. empresan lan egin zuen, industria kimikorako presio altuko tresneriaren diseinuan eta fabrikazioan parte hartzen. Jarraian, Bilboko Ingeniaritza Eskolan lanaldi osorako Bitarteko Langile bezala lan egin zuen Kimika eta Ingurugiro Zientzia eta Teknologia irakasgaiak irakatsi zituelarik.

Irakasgaiak

Laborategia

B1.P0.1 (ZTF-FCT)