Aranzabal Maiztegi, Asier
(Unibertsitateko Irakasle Titularra)
Web helbideak
CV Laburra
Kimikan Lizentziatua eta Doktorea (UPV/EHU). Gaur egun Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasle nahiz, Ingeniaritza Kimikoa sailean. Zenbakizko Kalkulua, Prozesuen Ingeniaritza eta Optimizazio Aurreratua erakusten ditut Ingeniaritza Kimikoko Gradu eta Masterrean. Aurretik ingeniaritza arloko beste titulazioetan eskolak eman ditut, bertan Fakultatean eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan eta Donostiako Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan. Graduondoko kurtsoak ere irakatsi ditut Ente Vasco de la Energiarekin (EVE) eta Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU) kolaborazioan.
Irakaskuntzako Berrikuntza ekintzetan ere lanean dihardut, UPV/EHUko Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuarekin (SAE-HELAZ). Unibertsitateko irakasleen trebatzailea naiz Problem Based Learning (PBL) metodologian eta baita Moodlen erabileran.
Ingeniaritza Kimikoa alorrean gai hauek ikertzen ditut bereziki, TQSA ikerketa taldeko partaide gisa: Katalizatzaileak industriako gas-isuriak arazteko eta katalizatzaile konplexuen eta itxura bereziko katalizatzaileen garapena. Orain, hiriko hondakinen erraustegietatik isurtzen diren poluitzaileak, hots, dioxinak eta nitrogeno oxidoak, arazteko katalizatzailek ikertzen nabil.
Ikerketa lanak hauen emaitzak izen handiko hainbat aldizkari zientifikoetan (ikus estekak) plazaratu dira. Gai hauekin doktore berrien formazioren partaide ere banaiz. Kimika-gintzako enpresekin proiektu eta kontratuetan esku hartu ohi dut. Katalisiari eta irakaskuntzako berrikuntzari buruzko kongresu nazional eta internazionaletara maiz joaten naiz.
Gaur egun Ingeniaritza Kimikoko Graduaren 2. kurtsoaren eta Tutoretza Planaren koodinatzailea naiz.
Irakasgaiak
INGENIARI KIMIKOKO GRADUA: Zenbakizko Kalkulua Ingeniari Kimikoentzat, Prozesuen eta Produktuen Ingeniaritza
INGENIARITZA KIMIKOA UNIBERTSITATE MASTERRA: Optimizazio Aurreratua
Bulegoa
B1.P1.15 (ZTF-FCT)