Nazioarteko astea
Mugikortasunik eskatu aurretik jakin behar duzun guztia
Nazioarteko Astean atzerrian egon diren ikasleek hainbat gomendio emango dute; aldi berean, kanpoan praktikak egiteko aukerak azalduko dituzten hainbat aditu hartuko dute parte.
Azaroak 15, goizeko 9.30etan Bilboko Bizkaia Aretoan, hasiko da Nazioarteko Hedakuntzako Errektoreordetzak antolaturiko Nazioarteko Astea.
Ekitaldian, 2012-2013 kurtsorako mugikortasunak eskatuko duten ikasleei argibide zehatzak emango dira. Saioetan, UPV/EHUk kudeaturiko mugikortasun programak, norako guztiak, mugikortasunean parte hartzeko betebeharrak, hizkuntzen garrantzia eta atzerrian praktikak egiteko aukerak eztabaidatuko dira.
Bestalde, mugikortasun programetan parte hartu duten ikasleek beren esperientzia azaldu eta bidaia egin aurretik hainbat gomendio emango dituzte.
Miriam Peñalba, Nazioarteko Hedakuntzako errektoreordea izango da UPV/EHUko hiru Campusetan ospatuko den Nazioarteko Astearen buru:
-
Bizkaiko Campusa: Azaroak 15, Bizkaia Aretoa
-
Gipuzkoako Campusa: Azaroak 16, Carlos Santamaría Zentroaren ekitaldi aretoa
-
Arabako Campusa: Azaroak 17, Letren Fakultateko Areto Nagusia goizeko saioetarako eta Ingeniaritzako UEko ekitaldi aretoan "Praktikak atzerrian" saiorako.
Egitaraua:
-
09.30: UPV/EHUko mugikortasun programa guztiak
Hizlaria: Elixabete Larrinaga, UPV/EHUko Mugikortasun zuzendaria -
10.00: Mugikortasunak egiteko betebeharrak eta mugaketak
Hizlaria: Elixabete Larrinaga, UPV/EHUko Mugikortasun zuzendaria -
11:30: Hizkuntzak: agiri desberdinak eta hizkuntza-ikastaroak campusean
Hizlariak, Bizkaia: Nazioarteko Hedakuntzako Errektoreordetza
Hizlariak, Gipuzkoa: Nazioarteko Hedakuntzako Errektoreordetza; Hywell Llewelyn, Gipuzkoako Campuseko hizkuntza laborategiko arduraduna
Hizlariak, Araba: Nazioarteko Hedakuntzako Errektoreordetza; Hywell Llewelyn, Gipuzkoako Campuseko hizkuntza laborategiko arduraduna -
12:30: Mugikortasunean parte hartu duten ikasleen gomendioak
-
15:30: Praktikak atzerrian
Hizlariak, Bizkaia: María Saiz, Bizkaiko Campuseko Kanpo Harremanen zuzendaria, EPEZ programa; Lola Goitiandia, EURES-Bizkaiako aholkularia
Hizlariak, Gipuzkoa: Marian Iriarte, Gipuzkoako Campuseko Kanpo Harremanen zuzendaria, Elkano programa; Violeta Morcillo, EURES-Gipuzkoako aholkularia
Hizlariak, Araba: Nieves Saiz-Calderón, EURES-Arabako aholkularia
Kartela (pdf, 224 Kb)