UPV/EHUk informatikako materiala eman dio Ekuatore Gineako komunitate bati
UPV/EHUko Gipuzkoako Campusak-Irakasleen Unibertsitate Eskolak eta campuseko Errektoreordetzak zehazki-informatikako materiala eman dio (PCak eta monitoreak) Ekuatore Gineako Bata hiriko Nkolombong komunitateko liburutegiari, informatika-gela bat sortzeko. Berpiztu elkartea arduratu da materiala bidaltzeaz (www.berpiztu.org), Anaia Kaputxinoek Afrikako eskualde horretan egiten duten lana kudeatu eta babesten duen Gobernuz Kanpoko Erakundea. Emaitza honi esker, liburutegia erabiltzen duten gazteek teknologia berrietara hurbiltzeko aukera izango dute.