Fakultateko irakasleek Zientzia Esperimentalen Didaktikaren Nazioarteko 31. Topaketan parte hartu dute
Lehenengo argitaratze data: 2024/09/16
Gure fakultateko hainbat irakasle eta Red de Universidades Cultivadas-eko kideak 31 Encuentros Internacionales de Didáctica de las Ciencias Experimentales-en izan ziren, Burgosen, irailaren 6tik 8ra. Daniel Zuazagoitiak eta Igone Palaciosek tailer bana antolatu zuten Burgoseko Unibertsitateko baratzean. Tailer horietan, eraldaketa ekosozialerako irakaskuntza-ikaskuntza testuinguru esanguratsuak sortzeko ahalmena erakutsi zuten, eta harrera bikaina izan zuten kongresuan parte hartu zutenen artean. Gainera, eraldaketa ekosozialerako unibertsitateko baratze ekodidaktikoen manifestua aurkeztu zen. Irakurtzera eta zuen atxikimendua agertzera animatzen zaituztegu.