Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ikastaroa

Jarduera praktikoak: Ingeniaritza Elektrikoa. Oraina eta etorkizuna

Jardueraren deskribapen laburra

Proiektu honen helburua industria ingeniaritzan interesatuta dauden Batxilergoko eta Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloetako ikasleengana gerturatzea da. Ingeniaritza Elektrikoko graduari buruzko azalpenak emango zaizkie, graduaren ikasketa-planaren ezaugarriak jakinarazteaz gain, etorkizuneko erronkak ezagutaraziz (sorkuntza banandua, ibilgailu elektrikoa, energia berriztagarriak, etab.), bai eta ikasketak amaitu ondoren izango dituzten lan-irteera profesionalei buruzko  informazioa ere.

Landuko diren gaiak/edukiak

  • Ingeniaritza Elektrikoko gradua: ikasketa-plana, praktikak eta laborategiak.
  • Ingeniaritza Elektrikoaren etorkizuneko erronkak.
  • Lan-irteerak/irteera profesionalak.
  • Eskolaren harremanak lan-eremuarekin: bisitak ikasketetan zehar, inguruko enpresetan borondatezko praktikak eta Graduaren Amaierako Lana egiteko aukera.

Egutegia

  • Euskara: 11:00-13:00
  • Gaztelania: 11:00-13:00
  • Euskara: 15:00-17:00
  • Gaztelania:15:00-17:00