Jarduera praktikoak: Hiri bizigarriagoak eraikitzen
Data
2025/01/23, 15:00 - 17:30
Jardueraren deskribapen laburra
Ohartu gara Batxilergoko eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek ez dituztela ezagutzen eraikuntzaren arloko gradutako ikasketen edukiak.
Horregatik, beharrezkoa ikusten dugu ikasleei Ingeniaritza Zibileko eta Arkitektura Teknikoko Gradu Bikoitzaren titulua eta bi lanbideen gaitasunak azaltzea, ikasketa horiekiko interesa sustatuz. Horretaz gain, ikasketa horiek egungo gizartean duten garrantzia eta beren ingurune profesionalaren ezaugarriak azpimarratuko dira.
Horrela, proiektu honen helburuak honako hauek dira:
- Titulazioaren, lanbideen eta lan-irteeren ezaugarriak ezagutaraztea.
- Ikasle potentzialak motibatzea eta Batxilergoan edo/eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan kalifikazio onak dituzten ikasleak erakartzea.
Gradu Bikoitzeko jardunaldi praktikoetan Ingeniaritza Zibileko Graduarekin eta Arkitektura Teknikoko Graduarekin lotutako jarduerak egiten dira. Beraz, ikasle batek Gradu Bikoitzeko jardunaldi praktikoetan izena ematen badu, ez da gomendagarria gradu sinpletara joatea.
Landuko diren gaiak/edukiak
- Ingeniaritza Zibila eta Arkitektura Teknikoko Gradu bikoitzeko titulazioa: ikasketa plana eta laborategiak.
- Lanbidea eta lan aukerak.
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak lan-ingurunearekin duen harremana:
- Profesionalek emandako hitzaldiak.
- Eraikuntza obratara egindako bisitak.
- Borondatezko praktikak eta Gradu Amaierako Lana enpresetan.
Egutegia
- Euskara: 15:00 – 17:30
- Gaztelania: 15:00 – 17:30