Aitorpena jubilatutakoei eta 25 urte bete dituztenei
Data
2025/03/19, 12:30
Jubilatu direnei eta gure artean 25 urte bete dituztenei urtero egiten diegun aitorpena Eskolak Donostian duen nortasunaren ezaugarri bat da.
Joan den udaberriaz geroztik Lupe Aragoneses, Pili Arana, Virginia Arruti, Agustin Lorenzo eta Vicente Morenok erretiroa hartu digute. Eskolarentzat itzal handiko pertsonak izan dira denak, eta esker ona adierazi nahi diegu beren jardun oparo eta etengabeagatik. Eskerrik asko!
Aurtegoan, gainera, Batis Lopetegui eta Lourdes Sanz ere omenduko ditugu, Eskolako kafetegia aurrera eramateko urte guzti hauetan egindako lanagatik. Eskerrik asko, bikote!
Bestalde, Itziar Zubia, Merche Villagarcía, Joxean Oyarbide (Potxolo), Cristina Marieta, Edurne Irisarri eta Germán Aranari 25 urteak aitortuko dizkiegu. Eskerrik asko zuei ere orain arte egindako lanagatik, eta segi horrela.
Horregatik, asteazkenean, martxoak 19, 12:30ean, Eskolako Gradu-Aretoan ospatuko dugun ekitaldi xumean beraiekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu.
Zuen presentzia izango dugulakoan, jaso ezazue agur bero bat.