Otsailaren 24 Euskal Herriko IX. Geologia-Olinpiadak izan ziren Zientzia eta Teknologia Fakultatean.
Ekitaldiak
-
Santiago Quesada Garmendia ikertzaileak garatutako Doktorego Tesiaren defentsa publikorako ekitaldia
2024/11/22, 10:30
-
JARDUNALDIA: Geologia olerkari, despistatu eta miopeentzat. Arrisku Naturalak: Arriskuak bai, Naturalak?
2022/10/17 - 2022/10/19
-
Hitzaldia: Fondos Marinos: Geomorfología y Sedimentación
2022/05/16, 12:00
-
JARDUNALDIA: "Nondik gatoz, Non Gaude eta Nora joan nahi dugu?"
2022/04/27
-
HITZALDIA: Técnicas de adqusición de datos de fondo marino
2022/04/13, 12:00
Albisteak
Euskal Herriko IX. Geologia-olinpiaden emaitzak
Lehenengo argitaratze data: 2017/04/04
Hiru ikastexeetatik etorritako 8 partaidek parte hartu zuten olinpiadetako hiru ariketetan. Lehendabizi test moduko azterketa bat egin behar izan zuten eta ondoren ariketa praktiko bat mineralak, fosilak eta arrokak identifikatuz. Nahiz eta partehartzaile guztiek oso emaitza onak lortu aurreko frogetan, lehendabiziko laurak baino ez ziren azken frogara pasatu. Azken frogak telebistako konkurso baten formatua izan zuen, eta lau finalistek galdera berdinak aldi berean erantzun behar izan zituzten, lau akats egin ondoren eliminatuta gelditu arte. Emozio handia izan zuen ariketaren ondoren txapelduna Urdaneta Ikastetxeko Gabriel González eta txapeldunorde Urola ikastolako Ohiane Suinaga izan ziren. Hauek biak dira Bejar (Salamanca) herrian izango diren Espainia mailako Geologia-Olinpiadetan parte hartzeko aukera lortu dutenak. Sorte ona izan dezatela eta ea Nizan (Frantzia), abuztuko 22tik 29ra jokatuko diren mundu mailako Olinpiadetan parte hartzeko aukera lortzen duten.