Udaberriko Dantzaldiak, Unibertsitatean dantzan egiteko
Neguko lozorroa atzean uzteko asmoz ‘Udaberriko Dantzaldiak' datoz. Dantza eta musika herrikoia gozatzeko aukera paregabea gure unibertsitatean, edonorentzat eta gainera euskerazko testuinguru batean.
Edonork, -dantzan ez badaki ere-, jauziak, soka-dantza, jota, porrua, edo pasodobleak gozatuko ditu. Oinarrizko trebetasunak ikasteko gida sistema aproposa daukate horretarako AIKO Taldekoek. Helburua da erromeria tradizionalaren giroa sortzea Euskal Herriko Unibertsitatean eta musika eta dantza zaletasuna piztea.
Erromeriak ostiral guztietan arratsaldeko zazpietan ospatuko dira, lehena martxoaren 21ean, eta besteak, hurrengo apirilaren 4an eta maiatzaren 16an, beti UPV/EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan (Abando ibarra 3).
AIKO Taldea – UPV/EHU Kulturbasque
UDABERRIKO DANTZALDIAK BILBON
Bizkaia Aretoan – Martxoak 21 – 19:00tan
ZATOZ DANTZARA!