Berariazko programa: Interreg VI-A España-Francia-Andorra POCTEFA 2021-2027
Proiektuaren izenburua: Energia-komunitate berriztagarrien digitalizazioa eta optimizazioa Espainia-Frantzia mugaz gaindiko eremuan, energia metatzeko teknologiak eta elektromugikortasuneko sistema partekatuak eta karga malgu berriak erabiliz.
Akronimoa: EKATE+
Proiektuaren helburua: Ikerketa eta berrikuntzarako gaitasunak garatzea eta hobetzea eta teknologia aurreratuak erabiltzea.
Ikerketa taldea:
Erakunde bazkideak:
- ESTIA (Talde burua)
- UPV/EHU
- CIMNE
- TECSOL
- DERBI
- Habitat Futura
Aurrekontua guztira: 1.898.175,90 €
Aurrekontua FEDER: 1.233.813,00 €
Hasiera data: 01/01/2024
Amaiera data: 31/12/2026
Proiektuaren iraupen osoa: 2 urte, 11 hilabete eta 30 egun
Proiektuaren laburpena: POCTEFA lurraldean, sorkuntza-sistema fotovoltaikoen (FV) instalazioa handitzen ari da, autokontsumo-instalazioak ugaritzeari esker bereziki; izan ere, Espainian eta Frantzian lege-esparrua egokitu da eta egoera honek, autokontsumo partekatua ere ahalbidetzen du. Aterki honen azpian aukera berriak agertu dira, hala nola, energia berriztagarrien komunitateen (EBK) garapena, herritarrak ahalduntzea eta kudeaketa energetikoaren partaide egitea helburu dutenak. Hala ere, EBK-en kudeaketa eta erabilpena konplexua da, eta tresna espezifikoak eta networking-sareak behar dira haien hedapena dinamizatzeko.
Proiektu honek, teknologia digital aurreratuak diseinatu, garatu eta inplementatzeko erronkei ekiten die ekintza pilotuen bidez, horretarako Adimen Artifizialeko (AI) algoritmoak, Biki Digitalak eta IoT baliatuz. Helburua da sorkuntza banatuko, metaketa elektriko eta termikoko, elektromugikortasuneko eta beste karga malgu batzuetako (KM) sistema anitzek osatutako EBK-en kudeaketan aurrera egitea.
Proiektua, mugaz gaindiko 4 eskualdetako (Euskadi, N. Aquitaine, Occitanie eta Katalunia) 6 bazkideko partzuergo publiko-pribatu batek garatuko du. Partzuergo hori I+G+Bko 3 zentrok (ESTIA, UPV/EHU, CIMNE-UPC), enpresen kluster batek (DERBI) eta bi ETEk (TECSOL eta HABITAT FUTURA) osatuko dute, bai eta emaitzen kapitalizazioa babestuko duten 4 erakunde elkartuk ere. Erakunde horiek lurraldeko 50 ETE baino gehiagori eta erakunde pribaturi, hainbat unibertsitateri eta I+G+I zentrori, eta arloarekin lotutako politikez arduratzen diren gutxienez 10 erakunde publikori (erkidegoak, aldundiak, sailak eta eskualdeak) zerbitzatuko diete. Mugaz gaindiko lankidetza balio erantsia da Pirinioen iparraldeko eta hegoaldeko partzuergo horrentzat, eta, horri esker, Espainiako, Frantziako eta autonomia-erkidego edo eskualde desberdinetako araudian dauden desberdintasunak aztertu ahal izango dira, eta, horrela, POCTEFA lurralderako baliagarriak diren irtenbideak preskribatu. Lankidetza horrek teknologia-transferentzia handiagoa ere ziurtatzen du.
EKATE+ proiektua % 65ean finantzatu du Europar Batasunak, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.
Programari buruzko informazio gehiago:
https://www.poctefa.eu/
https://www.europarl.europa.eu/factsheets/es/sheet/95/el-fondo-europeo-de-desarrollo-regional-feder-