Info_EUROREG

EUROREG - Euroeskualdea Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa

Akitania – Euskadi euroeskualdea 2011n sortu zen, Akitania-Euskadi eskualdearekin mugaz gaindiko lankidetza-programa gisa. Lankidetza hori lagungarria izan da populazioak hurbiltzeko eta eskualde-multzo berri horren nortasuna eraikitzeko.

Helburua Euroeskualdearen lurralde osoan garapen ekonomiko, sozial eta kulturalean lagunduko duten ekintzak gauzatzea da, kideen artean mugaz gaindiko lankidetza erraztuz eta sustatuz, Europar Batasunaren barruan ekonomia- eta lurralde-kohesioa indartzeko.

Lurralde-lankidetzako espazio horretan, honako eremu hauetan integratutako garapena bilatzen da, nagusiki:

  • I+G+B.
  • Ingurumena eta garapen iraunkorra.
  • Irisgarritasuna.
  • Hiri-garapen iraunkorra.
  • Kultura, euroeskualdeko hizkuntzen elkar ezagutza sustatzea.
  • Hezkuntza eta prestakuntzako lankidetza.
  • Nekazaritzari eta elikadurari lotutako gaien tratamendua.

EUROREG Proiektuak

BEHA 3.0 - Euskal hedabideetan datuaren kultura sustatzeko diagnostikoa eta baliabideak

Berariazko programa: Herritarrak

Dirulaguntza akordioaren zenbakia: 2024-10

Proiektuaren helburua: "BEHA 3.0" proiektuaren helburu nagusia euskarazko hedabideen datuen kultura sustatzea izango da, digitalizazio prozesuan beste urrats bat ematen laguntzeko.

Ikerketa-taldea:

Erakunde bazkideak:

  • Euskal Herriko Unibertsitatea (proiektuaren burua)
  • Hekimen Euskal Hedabideen Elkartea

Aurrekontua guztira: 60.004,50 €(UPV/EHU: 48.412,50 €)

Finantzaketaren zenbatekoa: 30.000,00 €(UPV/EHU: 30.000,00 €)

Hasiera data: 2024/07/01

Amaiera Data: 2025/07/01

Proiektuaren iraupena hilabetetan: 12

Proiektuaren laburpena:

"BEHA 3.0" proiektuaren helburu nagusia euskal komunikabideetan datuaren kultura sustatzea da. Horretarako, egoeraren diagnostiko bat egingo da, eta diagnostiko horretatik aterako dira komunikabideetan datuaren kultura ebaluatzeko funtsezko adierazleak. Ondoren, proiektuaren parte diren HEKIMEN elkarteko mugaz gaindiko 70 komunikabideei baliabideak eskainiko zaizkie – tresnak, analisia eta prestakuntza –, eta, azkenean, datuaren kulturan sakondu den ala ez ebaluatuko da. Ondorioz, datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko prozesuak sustatuko dira.

Proiektuaren helburu espezifikoak, beraz, honako hauek dira:

  • Euskal komunikabideen datuaren kulturaren diagnostikoa.
  • Euskal komunikabideen datuaren kultura ebaluatzeko funtsezko adierazleak definitzea.
  • Euskal komunikabideen datuaren kultura sustatzeko baliabideak eskaintzea.
  • Euskarazko hedabideetan datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko prozesuak sustatzea.

Programari buruzko informazio gehiago:

Eurorégion Nouvelle-Aquitaine, Euskadi, Nafarroa (euroregion-naen.eu)