EUROREG - Euroeskualdea Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa
Akitania – Euskadi euroeskualdea 2011n sortu zen, Akitania-Euskadi eskualdearekin mugaz gaindiko lankidetza-programa gisa. Lankidetza hori lagungarria izan da populazioak hurbiltzeko eta eskualde-multzo berri horren nortasuna eraikitzeko.
Helburua Euroeskualdearen lurralde osoan garapen ekonomiko, sozial eta kulturalean lagunduko duten ekintzak gauzatzea da, kideen artean mugaz gaindiko lankidetza erraztuz eta sustatuz, Europar Batasunaren barruan ekonomia- eta lurralde-kohesioa indartzeko.
Lurralde-lankidetzako espazio horretan, honako eremu hauetan integratutako garapena bilatzen da, nagusiki:
- I+G+B.
- Ingurumena eta garapen iraunkorra.
- Irisgarritasuna.
- Hiri-garapen iraunkorra.
- Kultura, euroeskualdeko hizkuntzen elkar ezagutza sustatzea.
- Hezkuntza eta prestakuntzako lankidetza.
- Nekazaritzari eta elikadurari lotutako gaien tratamendua.