Kategoria nabigatzailea

Proiektuak

GEAGAM: Geofisika esplorazioa Galerkinen metodo aurreratuak erabiliz

GEAGAM project

Programa espezifikoa: Marie Sklodowska-Curie Research and Innovation Staff Exchange (RISE)
UPV/EHU: Koordinatzailea
UPV/EHU IP: David Pardo
Proiektuaren hasiera: 2015/01/01
Proiektuaren amaiera: 2017/12/31

Deskribapen laburra: Marie Curie RISE ekintzaren helburu nagusia matematika aplikatuari, errendimendu handiko konputazioari eta geofisikari buruzko diziplina arteko ezagutzak hobetzea eta trukatzea da, Lurraren zorupea osatzen duten materialak hobeto simulatu eta ulertu ahal izateko. Hori funtsezkoa da CO2 biltegiratzea, hidrokarburoak erauztea, meatzaritza eta energia geotermikoa, besteak beste, ekoizteko. Arazo horiek guztiek amankomunean dute lurpearen karakterizazio zehatza lortzeko beharra, eta helburu hori lortzeko hainbat eremu osagarri aztertuko dira, besteak beste, Galerkinen maila handiko simulazio multifisikoko hainbat metodoren oinarri matematikoak, metodo horien inplementazio eraginkorra tamaina handiko makina paraleloetan eta GPUetan, eta zenbait alderdi geofisiko erabakigarri, hala nola neurriak hainbat agertokitan eskuratzeko sistemen diseinua. Emaitzak zabal zabalduko dira argitalpenen, tailerren, ikertzaile berriak prestatzeko graduondoko ikastaroen, webgune dedikatu baten eta arloan lan egiten duten enpresen bisiten bidez. Horrela, garrantzi handia izango dugu zenbakizko metodoen eta uneko matematika aurreratuenen eta geofisika aplikatuaren arloaren arteko teknologiaren transferentzian.