Info_Otros-Programas_LIFE+

LIFE Programa

LIFE programa da 2014-2020 aldirako ingurumena eta natura babesteko proiektuak sustatzen dituen finantza-baliabidea. Programa horren helburua da Europako Batasuneko ingurugiro-politika nahiz legegintzaren inplementazio, eguneratze eta garapenean laguntzea, balio erantsi handia duten proiektuak finantzatuz.

LIFE programa bi azpiprogrametan banatzen da eta azpiprograma bakoitzak lehentasunezko honako alor hauek ditu:

  • Ingurugiro azpiprograma:
    • Ingurugiro eta baliabideen erabilera eraginkorra
    • Natura eta biodibertsitatea
    • Gobernantza eta ingurugiro-informazioa
  • Klima-ekintzako azpiprograma:
    • Klima-aldaketa arintzeko ekimenak
    • Klima-aldaketara egokitzeko ekimenak
    • Gobernantza eta klima-informazioa

Europako komisioak onetsi du LIFE 2018-2020 urte-anitzetako programa 2018ko Otsailaren 12an eta aldi horretarako baliabideen banaketa jasotzen du. Hain zuzen ere, 1.243.81 miloi euro esleituko dira ingurugiro kontserbazio eta babesari, eta beste 413.25€ klima-ekintzari. 2018tik aurrera proiektuak bi fasetan aurkeztuko dira.

Informazio gehiago: http://ec.europa.eu/environment/life/

LIFE Proiektuak

URBASO: Lurrazaleko edateko urak, biodibertsitatea, bioekonomia eta erresilientzia klimatikoa babesteko basoetan oinarritutako soluzioak.

Kodea: LIFE20 ENV/ES/000687

Programa espezifikoa: LIFE Ingurumena eta Baliabideen Eraginkortasuna

Titulua: Forest Based Solutions for Surface Drinking Water Protection, Biodiversity, Bioeconomy and Climate Resilience 

Akronimoa: URBASO
Lan-taldea:

Partaideak: 

  • NEIKER (Koordinatzailea)
  • Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Basque Centre for Climate Change
  • Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa
  • EFE

Proiektuaren hasiera: 2021/09/01
Proiektuaren amaiera: 2025/08/31

Deskribapen laburra: LIFE URBASO proiektuaren helburua kalitate handiko errendimendu hidrikoari eutsi ahal zaiola frogatzea da, sedimentu, THM eta PTA karga txikiagoekin, edateko ura hartzeko puntuen goiko hegaleko zonen baso-kudeaketa eta plangintza arduratsuaren bidez. Urdaibaiko Biosferaren Erreserban garatuko du bere ikuspegia; bertan, 39 bilketa-puntu daude baso-eremuetan, eta horietatik 13 pinu- eta eukalipto-sailetan daude.

LIFE URBASOk, horrela, metodologia berritzailea erakutsiko du ur gordinaren kantitatea eta kalitatea hobetzeko, naturan oinarritutako konponbideak erabiliz lurzoruaren erabilera kudeatuz. Helburu nagusia giza kontsumorako ura ateratzeko guneak babestea da, Uraren Esparru Zuzentarauaren 6. artikuluan ezartzen den bezala.

Info_MásInformaciónEHUrOPE

Gehiago jakiteko:

Nazioarteko I+G Bulegoa UPV/EHU
Posta elektronikoa: europarproiektuak@ehu.es