Sare sozialak
Eduki publikatzailea
PRAKTIKETARAKO BEKEN ETA MUGIKORTASUN PROGRAMEN DEIALDIAK
-
i³ GAZtE BEKAK
Izapide irekirik gabe (Eskaerak aurkezteko epea: Eskabideak egiteko amaierako data: 2024/03/01)
-
Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko beken programa
Izapide irekirik gabe
-
Desgaitasunak dituzten ikasleentzako praktikak: "Fundación ONCE-CRUE" bekak
Izapide irekia (Eskaerak aurkezteko epea: Eskabideak egiteko amaierako data: 2024/12/10)
-
Gazte ekintzailetzarako beken deialdia
Izapide irekirik gabe (Eskaerak aurkezteko epea: 2024/09/12 - 2024/10/02)
-
ERASMUS+ Praktikak 2024-2025 (ERASMUS+ Internships for Students)
Izapide irekia
Berriak
Gizarte Segurantzaren IMPORTASS APP berria ezagutarazteko online jardunaldia
Lehenengo argitaratze data: 2025/01/22
2025eko urtarrilaren 14an, asteartez eta 16:00etan, Gizarte Segurantzaren Importass APP berriaren aurkezpena burutu zen online formatuan, Teams plataforma bitartez. Aurkezpena Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Bizkaiko zuzendari probintzialak, Carmelo Rodríguez Blancok, eta Bilketaren Kudeaketarako zuzendariorde probintzialak, Amaia Berroeta Belamendik eskaini zuten. Jardunaldira 350 pertsonek eman zuten izena eta bataz beste 150 parte hartzaile izan ziren.
Jardunaldiaren helburua, alde batetik, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren APP berria ezagutaraztea izan zen, praktiketan dauden ikasleak Gizarte Segurantzarekin modu arin eta eraginkorragoan harremantzako. Eta bestetik, formakuntza praktiken eta Formakuntza Praktiken Hitzarmen Bereziaren inguruko zalantzak argitzea.
JARDUNALDIAREN PROGRAMA:
16:00 - 16:30: Importass APP edukia
16:30 - 16:50: Formakuntza Praktiken kotizazioa
16:50 - 17:10: Formakuntza Praktiken Hitzarmen Berezia
17:10 - 17:30: Galderen tartea eta jardunaldiaren itxiera
Importass APParen informazio gehiagorako honako esteka kontsultatu.