Daniel Losada
(Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko Irakasle Agregatua)
Web helbideak
CV MURRIZTUA
Psikodidaktikan Doktorea, Psikopedagogian Lizentziatua eta Lehen Hezkuntzako Maisua. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean Irakasle Agregatua naiz Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean.
Irakas lanari dagokionez, Lehen Hezkuntzako Graduan Informazio eta Komunikazio Teknologíak Lehen Hezkuntzan irakasgaia ematen dut. Desagertu berri diren irakasle diplomaturetan IKT-ei buruz hainbat irakasgai eman ditut. Egun, Hezkuntza Berrikuntza Proiektu batean ikerlari nagusia naiz ikaskuntza ubikoaren eta Gradu Amaierako Lanen inguruan. Beste bi hezkuntza berrikuntza proiektuetan parte hartu dut, hauetako batean ikerlari nagusi moduan. ERAGIN programan, metodologia aktiboetan unibertsitateko irakasleen formatzailea izan naiz.
Ikerketa eremuari dagokionez, Euskal Unibertsitate Sistemaren baitan dagoen Elkarrikertuz ikerketa taldeko partaidea naiz. (IT563-13). Ikerlari moduan hiru proiektuetan (MICINN eta MEC) parte hartu dut IKTak hezkuntzan (SEJ2006-12435-C05-02/EDUCD/031128/10 y EDU2010-17037) eta Irakasleen Prestakuntzaren (EDU2010-20852-C02-02) inguruan. Halaber, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziatutako beste proiektuetan ikerlaria izan naiz.
Ekoizpen zientifikoari dagokionez, 17 lan argitaratu ditut. Aipatzekoak dira 2 aldizkari artikulu Journal Citation Report-en indexatuta, beste 2 aldizkari artikulu SCOPUS datu basean sarturik daudenak eta beste 5 artikulu INRECS-en barruan dauden aldizkarietan. Hogei baino gehiago ekarpen egin ditut estatuko nahiz nazioarteko biltzarretan, Aipatzekoak dira argitaratutako 3 lan Thomson Reuters Conference Proceedings Citation Index-en (ISI Web of Science).
Alor profesionalean hamar urtetan zehar hezkuntza ez unibertsitarioan irakaslea izan naiz. Halaber, zenbait ikastetxetan garapen konpetentzialaren inguruan aholkulari gisa ibili naiz.
Bukatzeko, kudeaketari dagokionez, 4 urtetan zehar Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko zuzendaria izan naiz. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Kalitate Batzordeko kidea naiz. "Revista Latinoamericana de Tecnología Educativa" aldizkariaren editore atxikia naiz eta lau urtetan zehar "Revista de Psiodidactica" aldizkariaren zuzendaritza kontseluko kidea izan naiz.
IRAKASGAIAK
LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA:
Informazio eta Komunikazio Teknologiak Lehen HezkuntzanMÁSTER
MÁSTER UNIVERSITARIO EN EDUCACIÓN DIGITAL (UNEX)
Metodología de Investigación en Tecnología Educativa
Perspectiva de Investigación en Tecnología Educativa
PSIKODIDAKTIKA MASTERRA
Investigacion Educativa y Tecnologias Digitales en la Sociedad del Conocimiento
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO ETA BATXILERGOKO, LANBIDE HEZIKETAKO ETA HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZAKO IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA MASTERRA
Hezkuntza Testuinguruak
KOKAPENA
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Eraikina II
Plaza Oñati, 3
20018- Donostia / San Sebastián
2.03 Bulegoa