HOME

ELEBILAB - Elebitasunaren Laborategia

ELEBILABen hizkuntza eta eskolako zein familiako eleaniztasuna aztertzen ditugu ikuspegi ezberdinetatik (soziala eta psikologikoa, umeak eta helduak, diskurtsoa eta gramatika).

Testuinguru ezberdinetan eta subjektu eleanitzen hizkuntzen jabekuntzaren eta garapenaren une ezberdinetan bildutako ahozko zein idatzizko ekoizpenak aztertzen ditugu.

Gure ikerketa-taldeak arreta berezia eskaintzen dio euskarari eta harekin ukipenean dauden hizkuntzei, halaber elebitasun eta eleaniztasun mota ezberdinetan jartzen du arreta.

Ekitaldiak

Aurkezpena

Argitaratu berri da " Hotsetik Hitzera"

Noiz eta non

2022/06/06

Deskribapena

HOTSETIK HITZERA

Umearen lehenengo begiratuak eta irrifarreak, estreineko pausoak, aurreneko hitzak… mirari txiki horiek noiz gertatuko zain egoten dira gurasoak, haurraren garapenaren mugarri gogoangarri diren horien lekuko izateko irrikitan.

          Nola / noiz gertatzen da hotsak bakarrik egiten
          zekien jaioberria hiztun bihurtze hori?

Liburu hau haurrek, euskaldunek bereziki, hizkuntza-ezagutza nola garatzen duten azaltzeko saiakera bat da, hizkuntzalaritzaren ikuspegitik idatzitakoa. Alde batetik, hizkuntza zer den eta nola garatzen den azaltzen da, beti ere kontuan izanda hizkuntzak hostunak zein hotsik gabekoak izan daitezkeela, eta hizkuntza-gaitasuna garatzeko baldintzak desberdinak direla zentzumen- edo adimen-urritasuna duten haurrentzat. Bestetik, Euskal Herriko egungo gizartean pil-pilean dauden euskararen, elebitasunaren eta eleaniztasunaren inguruko galderak ere mahai-gaineratzen dira. Adibidez,

          Noiz hasten dira haurrak hizkuntza ikasten?
          Noiz bukatzen dute: bost urterekin? hamarrekin?
          Haur guztiek berdin ikasten al dute hizkuntza? Euskara ere bai?
          Bi urteko gelan haur batzuk hizti hutsak dira.
          Beste batzuk berriz ez. Zer ote da normalena?
          Kaltegarria al da bi hizkuntza txikitan ikastea?

Irakurleak galdera hauei eta beste askori erantzuteko baliagarriak diren hainbat ikerketa esanguratsuren emaitzak aurkituko ditu liburuan zehar.


Unesco Katedra

ISD-International

Asociación para el Estudio de la Adquisición del Lenguaje

CIISE