Joan den azaroak 28an Marketina eta Gizarte ekonomia ardatz hartuta jardunaldia antolatu zen Ekonomia sozial solidarioa eta eraldatzailean jarduten duten 4 erakundeekin. Bereziki aztertu nahi izan zen euren ikuspegia eta kudeaketa erronkak marketin arloan. Irabaki monetarioak harago euren jardueraren ardatzean helburu soziala eta komunitarioak dituzten erakundeak dira; baina, nola eragiten die honek euren eskaintzaren hartzaileekin harremanak pentsatzeko, lantzeko, kudeatzeko?. Saio mamitsua izan zen, eta motz geratu zitzaigun; beraz, saioan zehar identifikatu ziren erronkak hurrengo saio batean sakontzen jarraitzeko gogoz geratu ginen. Jardunaldia berriki EHU eta REAS-Euskadiren eskutik gure fakultatean martxan jartzen ari den essi ikasgelaren (ekonomia sozial eta solidarioko ikasgela) testuinguruan antolatu zen. Ikasgela honen helburuak aurkeztu ziren modu laburrean, zehaztuz helburu nagusia dela ikasleek graduan zehar ekonomia sozial eta solidarioan irakaskuntza-ibilbide bat egiteko aukera erreal bat izatea. Dena den, hurrengo udaberrian izango da essi ikasgelaren irekiera ofiziala, eta beraz izango dugu horren berri ematen jarraitzeko aukera zabalagoa ere.