Gu jarraitu!
Noiztik: 2025/03/18 Noiz arte: 2025/04/16
Bilbo (Bizkaia)
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Axular erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
UPV/EHUko MHLI IKERTALDEAREN ESKU-HARTZE DIDAKTIKOAK ERAKUSGAI BILBON BIZKAIA ARETOA - EHUn
MHLIko taldeak hezkuntzara bideratutako jardueren testuinguruan kokatzen da 2025eko martxoaren 18tik apirilaren 16ra bitartean Bilbon, Bizkaia Aretoa - UPV/EHUn, ikusgai jarri duten erakusketa, 2023 eta 2024 bitartean garatutako hezkuntza-ekintzak erakusteko sortua. Bi esku-hartze didaktikoren berri ematen da: batetik, gaztetxoentzako Memoriaren Artea eta Artearen Memoria Hezkuntzan proiektuaren pausoak jarraitu daitezke, eta, bestetik, Arte Ederretako ikasleek Gernika(k) biltzarrerako sortutako irudiez gozatu.
Ikertaldeko UPV/EHUko Hezkuntza Fakultateetako eta Letren Fakultateko irakasle-talde batek bideratu du Memoriaren Artea eta Artearen Memoria Hezkuntzan proiektua, unibertsitatea-gizartea programa bati esker unibertsitateko kideen eta kanpo-eragileekin elkarlanean sortua. Haur eta gazteentzako proposamen didaktiko interartistikoa da, Euskal Herrian, beren historia hurbilean zehar, eragin sakona izan duten gizarte gatazkak haur eta gazteengana hurbiltzeko, eta horien inguruan kritikoki eta sormenez hausnartzeko. Laster ikusiko du argia, Erein argitaletxearen eskutik eskolarako material horrek. Erakusketan eskolarako materiala sortzeko prozesua eta pausoak zein izan diren azaltzen da, bai eta gaztetxoekin pilotatzeetan egindako esku-hartzeen bideoak eta irudiak erakutsi ere.
MHLIko Arte Ederren Fakultateko MHLIko ikertzaileek sustatu dute Gernika(k)/Guernica(s) Kongresuaren kartelgintza izeneko proiektua, ikastegiko Diseinuko Graduko zenbait irakasleren lankidetzari esker. MHLI taldeak 2024ko ekainean Gernika-Lumon antolatutako kongresuaren kartela sortzeko, hezkuntza-jarduera bat garatu zen Arte Ederren Fakultateko Sorkuntza eta Diseinua Graduko 3. mailako ikasleekin, eta jardueran sortutako irudiak dira, hain zuzen ere, Bilbon erakusten direnak. Ikasle horietako baten irudia, Amets Leriarena, aukeratu zen lehenago aipatu nazioarteko biltzarra iragartzeko.
Inaugurazioa 18:00
SARRERA IREKIA