Dokumentuak
Desgaitasunari buruzko dokumentu-biltegia
- Enlace a web: http://sid.usal.es/libros/discapacidad.aspx
Desgaitasunari buruzko Informazio Zerbitzuak (SID) desgaitasunari buruzko estatuko informazio-sistema bat osatzen du, web bidez, sarbide publiko, libre eta doakoa duena. Desgaitasunarekin lotutako era guztietako informazioa dago eskuragarri, edukiak, beti eguneratuak, modu argi eta logikoan eskuratzeko aukera ematen duen egitura batekin. Araudiei, baliabideei, prestazioei, laguntzei, zentro eta zerbitzuei, erakundeei, bibliografiari, gaurkotasunari, estatistikei eta abarri buruzko edukiak, eta desgaitasunari buruzko liburutegi digitala. - Enlace a web: http://riberdis.cedd.net/
Riberdis, desgaitasunari buruzko biltegi iberoamerikarra. Desgaitasunari buruzko Espainiako Dokumentazio Zentroak (CEDD) kudeatzen du, eta Desgaitasunari buruzko Errege Patronatuaren mende dago. Iberoamerikako eremuan sortzen den formatu digitaleko eta sarbide libreko ekoizpen zientifikoa biltzen eta zabaltzen du, desgaitasunarekin lotutako gaiei dagokienez.
Unibertsitatea eta desgaitasunari buruzko dokumentuak eta erreferentziak
- Dokumenturako sarbidea: Guía Universitaria para estudiantes con discapacidad
Gidaliburu hau "Estudio sobre los recursos disponibles para favorecer la inclusión de los/las universitarios/as españoles con discapacidad" izeneko proektuaren jardueren emaitza da. Proiektu hau ONCE Fundazioak UNIDIS-i (UNED) esleitu zion eta Fondo Social Europeo (FSE) rekin batera finantziatua izan da
- Dokumenturako sarbidea: Guía de Atención a la Discapacidad en la Universidad
Universia Fundazioak urtero Unibertsitatean Desgaitasunaren Arretako Gidaliburua aurkezten du, aurre-unibertsitateko ikasleei eta familiei informazioa eta baliabideak eskaintzeko helburuz, unibertsitatera salto egitea errazagoa, jasangarria, erabilerraza eta kalitatekoa izateko. Argitalpen erabilerraz honek, Espainiako hainbat unibertsitateko kolaborazioa du, beraien Desgaitasunaren Laguntzarako-Zerbitzuen bidez.
-
Dokumenturako sarbidea: Universidad y Discapacidad. V Estudio sobre el grado de inclusión del sistema universitario español respecto de la realidad de las personas con discapacidad
Universia Fundazioak sustatutako azterlana, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordearen (CERMI), Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konfederazioaren (CRUE), Desgaitasunari buruzko Errege Patronatuaren, ONCE Fundazioaren eta Ikerketa Sozial Aurreraturako iS+D Fundazioaren laguntzarekin.
Azken helburua da desgaitasuna duten pertsonek Espainiako unibertsitate-erakundeetan duten egoera islatzea.