Angleteko bilera, 2017ko azaroaren 23a
Lankidetzaren jarraipena
Lehenengo argitaratze data: 2017/12/04
Azaroaren 23an taldeko kide batzuk Baionako IUTko irakasleekin bildu ziren Bideo Proiektuaren jarraipenaz bai lankidetzan jarraitzeko beste bide batzuk dauden aztertzeko.
Bideo Proiektuaren inguruan (Projet Vidéo), aipatu aurten Baionako DUTeko lehen mailako 84 ikasleek parte hartu zutela, 4ko taldetan, eta "telefono mugikorreko lapurreta/galera" (Missing Cell Phone) gaia izanik, 21 bideo egin zituztela. Partaideen lanak ebaluatuak izan ziren urriaren amaieran ikasleen artean bai eta Baionako eta Donostiako irakasleriaren artean. Angleteko bisita aprobetxatuz, Donostiako taldeak aurtengo bideo onena egin zuten ikasleei euren lanaren errekonozimendu gisa diploma bat eraman zieten. Saritutako ikasleak izan ziren: Quentin Dhersin, Lorenzo Fernandez, Sylvain Jalbert eta Thibaut Sardin.