Sarriko, Zero Hondakin proiektua martxan da
Departamento de Políticas Públicas e Historia Económica
Albisteak
Sarriko, Zero Hondakin proiektua martxan da
Lehenengo argitaratze data: 2024/03/12
Unibertsitateko ingurumen-jasangarritasunak unibertsitate-komunitate osoaren kontzientziazioa behar du, eta, bereziki, ikasleena. Egoera horren ondorioz, Lidia Garcíak eta Maite Ruizek, Ekonomia eta Empresa fakultateko irakasleek, "Sarriko Residuos Cero/Sarriko, Zero Hondakin" erronka kolektiboa martxan jarri dute, I3KD22-36 Erronka on proiektuaren baitan. Erronka Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Egoitza) ikasleek parte har dezaten pentsatuta dago. Erronkak du helburu parte-hartzaileek iraunkortasunean gaitasunak garatu eta eskuratu ahal izatea eta Fakultatean aldaketaren eragile gisa jardutea.
Erronkari hasiera emateko, Alzola Basque Water-eko zuzendari nagusi Patxi Casalek hitzaldi bat eman zuen, uraren ontzien eta bilgarrien ekodiseinuari buruz, eta ikasleekin egindako saio dinamikoen bidez jarraitu zuen, erronketan edo Challenge Based Learning (CBL) metodologia erabiliz.
Lan horren ondorioz, antzeman zen Fakultatean hondakinak hobeto kudeatzeko beharra, hondakinen edukiontziak birkokatuz, edukiontzi mota bakoitzaren identifikazioa hobetuz eta informazio- eta kontzientziazio-kanpaina bat eginez.