Jesus M. Valdalisoren lan bat saridun
IFERA 2020 Kongresua
Lehenengo argitaratze data: 2020/06/24
Gure saileko irakasle den Jesus M. Valdalisok, M. Madanogou, I. Peña-Legazkue eta J.L. González-Perniarekin batera aurkeztutako “Family Portfolio Entrepreneurship and Family Firm Survival: A Rejuvenation Across Generations”, lanari saria eman diote International Family Enterprise Research Academy (IFERA) 2020 Kongresuan, ekitaldiko gaiari buruzko lanen kategorian. Epaimahaiak goraipatu egin du lan honek egindako ekarpen teorikoen oinarri moduan paradigmatikoa den kasu baten azterketa historiko sakona egin izana.
Ikusi sariketa ekitaldi osoa hemen.
Ikusi lan honi emandako sariaren momentua hemen.