Inpresio Digitala

Inpresio Digitala

Odontologia protesiko eta zaharberritzaileko lan-fluxu digitalean, hortz-uztaien igeltsuzko modeloak inpresio digital deritzen erreplika digitalengatik ordezkatuak izan dira (1A irudia). Gaur egun, erreplika hauek eskaner intraoralen bidez zuzenean pazientearen aho barrunbetik eskuratu daitezke, igeltsuzko errepliken beharrik gabe (1B irudia).Odontologia protesiko eta zaharberritzaileko lan-fluxu digitalean, hortz-uztaien igeltsuzko modeloak inpresio digital deritzen erreplika digitalengatik ordezkatuak izan dira (1A irudia). Gaur egun, erreplika hauek eskaner intraoralen bidez zuzenean pazientearen aho barrunbetik eskuratu daitezke, igeltsuzko errepliken beharrik gabe (1B irudia).

1 IRUDIA. Inpresio digitala eta hau zuzenean pazientearen aho-barrunbetik eskuratzeko prozesua. A, inpresio digitala. B, eskaner intraoralaren bidez inpresio digitala eskuratzeko prozesua.

Hala ere, azken urteetan argitaratutako ikerlanen arabera, eskaner intraoralen bidez eskuratutako inpresio digitalek hainbat gabezia aurkezten dituzte: zehaztasun falta eremu luzeei dagozkienean, zehaztasuna in vivo ebaluatzeko zailtasunak, hortzik gabeko pazienteengandik eskuratzeko zailtasunak, eta abar. Hori dela eta, ikerketa-ildo honen helburua gabezia hauei konponbidea ematea da.

Orain arte ikerketa-ildo honetan eginiko aurrerapenak aldizkari zientifikoetan argitaratutako artikuluen bidez hedatu dira. Gainera, ikerketa-ildo honen baitan doktorego tesi bat ere defendatu da.

Artikuluak aldizkarietan

Doktorego tesiak

Eskaner intraoralen bidez eskuratutako paziente horzgabeen inpresio digitalen zehaztasuna hobetzeko teknikak

Doktoregaia:
Olatz Etxaniz Mendiguren
Urtea:
2024
Unibertsitatea:
Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
Zuzendaria(k):
Eneko Solaberrieta Mendez; Xabier Amezua Lasuen
Deskribapena:

Inplantedun paziente horzgabeen arku osoko eskaneaketak edo inpresio digitalak, inplanteen kokapena pazientearen ahotik eredu digital batera transferitzeko erabiltzen dira, inplante bidez eutsitako hortz-protesi osoak sortzeko. Inpresio horiek eskaner intraoralen bidez eskuratzen dira, eta zehatzak izan behar dira sortutako hortz-protesien eta pazienteen inplanteen arteko doikuntza pasiboa bermatzeko. Azken urteetan eskaner intraoralek bilakaera nabarmena izan duten arren, oraindik ere hainbat muga dituzte, batez ere paziente horzgabeen arku osoko inpresio digital zehatzak eskuratzerakoan.Azken aldian, ikerketa ugari egin dira inpresio digitalen zehaztasuna aztertzeko eta hobetzeko. Ikerketa horien arabera, inpresio digitalen zehaztasuna murriztu egiten da horien hedadura luzatu ahala, eta ondorioz, arku partzialeko inpresio digitalak arku osokoak baino zehatzagoak izaten dira. Gainera, inplantedun paziente horzgabeen arku osoko inpresio digitalen zehaztasuna hobetu egiten da eremu horzgabeetan erreferentzia geometrikoak gaineratzen direnean. Horrela bada, doktorego tesi honetan inplantedun paziente horzgabeen arku osoko inpresio digitalen zehaztasuna hobetzeko hiru teknika garatu eta baliozkotu dira: scanbody horizontalen teknika, klip laguntzaileen teknika eta patroi geometrikoaren teknika. Inplantedun paziente horzgabeen arku osoko inpresio digitalen zehaztasuna hobetzeko, scanbody horizontalen eta klip laguntzaileen teknikek erreferentzia geometrikoak gaineratzen dituzte inplanteen artean, eta patroi geometrikoaren teknikak, aldiz, arku osoko inpresio digital horiek inpresio digital partzialen bidez berreraikitzen ditu. Garatutako hiru teknikak, modu errazean integratu daitezke hortz-kliniketako lan-fluxuetan, pazientearen neurrira egindako piezarik behar izan gabe.