Artikuladore birtuala

Artikuladore birtuala

Odontologia protesiko eta zaharberritzaileko lan-fluxu digitalean, artikuladore mekanikoak artikuladore birtualengatik ordezkatuak eta/edo osatuak izaten ari dira. Artikuladore birtual hauek, besteak beste, honako abantaila hauek aurkezten dituzte:

  • Oklusioaren analisi zinematiko bat gauzatzea ahalbidetzen dute
  • Odontologia arloko CAD/CAM sistemen bidez modu estatikoan diseinaturiko hortz-protesi eta hortz-errestaurazioak zinematikoki zuzentzea ahalbidetzen dute

Azken urteetan, gainera, artikuladore birtualen aukeraketa eta erabilera errazteko, artikuladore mekanikoetan oinarritutako artikuladore birtualak garatu dira (1 irudia). Artikuladore mekanikoetan oinarritutako artikuladore birtual hauek, gainera, honako abantaila hauek ere aurkezten dituzte:

  • Artikuladore birtualekin eskuratutako emaitzak artikuladore mekanikoekin eskuratutako emaitzekin konparatzea ahalbidetzen dute
  • Artikuladore mekanikoetan existitzen ez diren doikuntza berriak sartzea ahalbidetzen dute
1 IRUDIA. Artikuladore mekanikoetan oinarritutako artikuladore birtualak. A, Stratos 200 artikuladore birtuala. B, Hanau H2 artikuladore birtuala.

Hori dela eta, artikuladore mekanikoetan oinarritutako artikuladore birtual hauek odontologia arloko ordenagailuz lagundutako diseinu eta fabrikazioko (CAD/CAM) sistema gehienetan integratuak izan dira. Azpimarratu beharra dago artikuladore birtual hauen garapenean ikerketa talde honetako kideak aitzindariak izan direla. Hala, ikerketa-ildo honen helburua artikuladore birtual hauen analisi eta garapenarekin jarraitzea da.

Ikerketa-ildo honetan eginiko aurrerapenak aldizkari zientifikoetan argitaratutako artikuluen bidez zein nazioarteko kongresuetan aurkeztutako komunikazioen bidez hedatu dira.

Komunikazioak kongresuetan

Kongresua Nazionala

XXXV Congreso anual de la Sociedad Española de Ingeniería Biomédica (CASEIB 2017)

Noiz eta non

Noiztik: 2017/11/29 Noiz arte: 2017/12/01, 00:00 - 00:00

Deskribapena

Bilbo

Komunikazioaren informazioa

  • Izenburua: Evaluación de un Articulador Virtual para Ia identificación de interferencias en movimientos mandibulares excéntricos
  • Egileak: Jairo L. Ramón Valencia, Martha C. Tamayo-Muñoz, Cecilia Ruiz-Rubiano, Livanessa Ramos, Rafael Ayala, Eneko Solaberrieta

Informazio gehigarria