Irakasle Iraunkorrak

Alvarez Perez, Sonia

(Unibertsitateko Irakasle Titularra)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Euskal Herriko Unibertsitateko, UPV/EHU, Ingeniaritza Kimikoa saileko Unibertsitateko Irakasle Titularra 2007tik, UPV/EHUko lizentziaturan, ingeniaritzan, graduan eta Ingeniaritza Kimikoko masterrean klaseak emanez. UPV/EHUko, Ingeniaritza Kimikoa saileko Prestakuntza eta Ikerkuntzarako Unitateko, UFI/PIU kidea. UPV/EHUko Etekin Altuko eta Ikerkuntza Bikaintasuneko "Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea" ikerketa taldeko kidea. Euskal Herriko Unibertsitateko Kalitate Aipamena duen "Prozesu Kimikoen Ingeniaritza eta Garapen Jasangarria" Master Ofizialean parte hartu dut.

JCRan indexatutako inpaktu indize altuko aldizkarietan 40 artikulu, 3 liburuko atalak eta kongresuetan 175 komunikazio ISBNrekin argitaratu ditut. 5 Ikasketa Amaierako Proiektu, 2 Master Amaierako Proiektu eta 5 Enpresetako praktikak zuzendu ditut eta 2 Doktorego Tesi zuzentzen ari naiz.

Deialdi ofizial nazionaletan, autonomikoetan eta europarretan finantzatutako 34 ikerkuntza proiektutan ikertzailea izan naiz. Enpresekiko 4 ikerkuntza kontratuetan parte hartu dut.

UPV/EHU-ko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ingeniaritza Kimikoko Gradu Ikasketen Batzordeko (CEGIQ) kidea eta 4. mailako koordinatzailea izan naiz.

Irakasgaiak

INGENIARITZA KIMIKOKO GRADUA: Bereizketa Prozesuak (euskara), Ekipoen Diseinu Mekanikoa (euskara)

INGENIARITZA KIMIKOA UNIBERTSITATE MASTERRA: Lurzoru Kutsatuen Erremediatzea (gaztelera), Hondakinen Balioztatzea (gaztelera)

Bulegoa

B1.P1.14 (ZTF-FCT)