Irakasle Iraunkorrak

Sierra García, Irene

(Irakasle Agregatua)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Ingeniari Kimikoa (2004) eta Ingeniaritza Kimikoan Doktorea (2009). C1 maila euskaran (EGA) eta ingelesean (CAE) eta B1 alemanean (Zertifikat Deutsch). Gasteizko Farmazia Fakultatean lan egiten du; eskolak ematen ditu Ingurumen Zientzietako eta Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Graduetan.

2008. urtean hasi zen irakasle lanean Zientzia eta Teknologia Fakultatean. 2009. urtean Farmazia Fakultatera aldatu zen; 2017tik Irakasle Agregatua da. Honako titulazio hauetan eman ditu eskolak: Ingeniaritza Kimikoa, Ingurumen Zientziak (Lizentziatura eta Gradua) eta Elikagaien Zientzia eta Teknologia (Gradua).

2004tik aurrera PROCAT-VARES ikerkuntza-taldearekin lanean aritu da, katalisi prozesuak ikertzen, katalizatzaileen desaktibazioa batez ere. Horretaz gain, Farmazia Fakultatean hondakinen balorizazioan ikertzen du.

17 ikerkuntza proiektu lehiakorretan lan egin du. 21 artikulu indexatuen egilea. Kongresuetara 68 txosten bidali ditu (keynote bat barne). Nazioarteko kongresu batean chairperson bezala aritu da. CNEAIk bi ikerketa-seiurteko aitortu dizkio.

Irakas-prestakuntzako 40 ikastaro baino gehiagotan parte hartu du. Horien artean HASIBERRIAK nabarmendu daiteke, metodologia aktiboetan prestatzeko; horren barruan, ERAGIN programan parte hartu du. Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzan (PBL) espezializatu da eta metodologia hori irakaskuntzan erabiltzen du. 8 irakaskuntza-material argitaratuta. Aldeko ebaluazioa (oso ongi) irakaskuntza-jarduera ebaluatzeko DOCENTIAZ programan.

Irakasgaiak

ELIKAGAIEN ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAKO GRADUA: Ingeniaritza Kimikoa

INGURUMEN ZIENTZIETAKO GRADUA: Ingurumen Kutsaduraren Tratamendua