Altzibar Manterola, Haritz
(Irakasle Agregatua)
Web helbideak
CV Laburra
Ingeniaritza Kimikoan titulatua (UPV/EHU, 2004) eta Euskal Herriko Unibertsitateko Doktorea (UPV/EHU, 2011).
Gaur egun irakasle agregatu postua betetzen dut Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ingeniaritza Kimikoa Sailean (UPV/EHU).
Nire irakaskuntza lan guztiak Euskal Herriko Unibertsitatean burutu ditut. 2006an hasi nintzen lan kontratuko bitarteko irakasle bezala Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan (UPV/EHU), eta 2007 urtetik aurrera nire irakaskuntza eta ikerkuntza lan guztiak Zientzia eta Teknologia Fakultatean (UPV/EHU) burutu ditut.
Ingeniaritza Kimikako klaseak emateaz gain, ikerkuntzarekin jarraitzen dut Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea (PROCAT-VARES) ikerketa taldearen barnean. Ikerketa taldean garatu zen gas-solido kontaktuan oinarrituriko teknologia berri baten (Spouted Bed Konikoa) ikerketa fluidodinamikoan dihardut, ondoren emango zaion lehorketa eta hondakin ezberdinen balioztapen aplikaziotara bideraturik.
JRC-an indexaturiko 37 artikuluren (h=17, WoS) eta indexatu gabeko 8 artikuluren egilea naiz. Gainera, patente baten sortzaileetako bat naiz, 33 ikerkuntza proiektuetan parte hartu dut ikertzaile laguntzaile bezala eta 2 Doktorego Tesiren zuzendari izan naiz. Hainbat aldizkari internazional eta nazionalen zentsore bezala parte hartzen dut, eta Ekaia EHUko zientzia eta teknologiaren aldizkarian koordinatzaile lanak egiten ditut.
Irakasgaiak
INGENIARITZA KIMIKOKO GRADUA: Erreaktoreen diseinua (euskaraz eta gaztelaniaz), Esperimentazioa Ingeniaritza Kimikoan I (euskaraz)
KIMIKAKO GRADUA: Ingeniaritza Kimikoa, Industria Kimikako Proiektuak (euskaraz)
BIOTEKNOLOGIAKO GRADUA: Erreaktoreen diseinua (euskaraz eta gaztelaniaz)
INGENIARITZA KIMIKOA UNIBERTSITATE MASTERRA: Combustibles desde Fuentes Alternativas al Petróleo (gazteleraz)
Bulegoa
B1.P1.14 (ZTF-FCT)