Irakasle Ez Iraunkorrak eta Ikertzaileak

Alvarez Gordejuela, Jon

(Irakasle Atxikia)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Ingeniaritza Kimikoan titulatua eta 2015. urtean doktoratua, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. Defendatu nuen Tesiak, “Valorization of agro-forestry wastes and sewage sludge by fast pyrolysis in a conical spouted bed reactor”, ingeniaritza eta teknologien arloan doktoregoko sari berezia lortu zuen. 2011n UPV/EHUko Prozesu Kimikoen Ingeniaritza eta Garapen Eramangarria Masterra egin nuen, promozioaren espediente onenaren saria jasoz. 2018ko irailean Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritzaren Saileko irakasle Atxiki bezala hasi nintzen.

Nire ikertzaile jarduera Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea (PROCAT-VARES) ikerketa taldean egiten dut. Nagusiki honako ikerkuntza lerroetan lan egiten dut: i) Biomasaren pirolisia garapenean, hondakin eta operazio baldintza ezberdinak aztertuz; ii) Araztegiko lokatzen pirolisi termikoa, hondakin honen kudeaketa hobetzeko; iii) Hondakinetatik hidrogenoa eta sintesi gasa lortzea, gasifikazioa eta pirolisi eta lerroan egindako erreformatuaren bidez. 15 Ikerkuntza Proiektutan parte hartu dut ikertzaile bezala, 2 liburu kapituluren egilekidea izan naiz eta 37 artikulu argitaratu ditut JCRak indexaturiko aldizkari internazionaletan Artikulu hauek 2400 aipamen jaso dituzte, 29ko h indizea lortuz.

2013. urtean 3 hilabeteko egonaldia burutu nuen Energy Research Institute-an (University of Leeds, UK), Paul T. Williamsen (pirolisi eta gasifikazioaren erreferente mundiala) irakaslearen zuzendaritzapean.

Irakasgaiak

INDUSTRIA KIMIKOAREN INGENIARITZAKO GRADUA: Kimika Analitikoa, Prozesu Kimikoen Simulazioa eta Optimizazioa

INDUSTRIA KIMIKOAREN INGENIARITZAKO, INGENIARITZA MEKANIKOKO ETA INDUSTRIA ELEKTRONIKOREN ETA AUTOMATIKAREN INGENIARITZAKO GRADUAK: Ingurumen Teknologiak (Ingelesez)

INGURUMEN ZIENTZIETAKO GRADUA: Proiektuen Antolakuntza eta Kudeaketa (Gasteleraz)