Irakasle Ez Iraunkorrak eta Ikertzaileak

Remiro Eguskiza, Aingeru

(Irakasle Atxikia)

Posta elektronikoa

CV Laburra

Ingeniaritza Kimikoan lizentziadun (UPV/EHU, 2007) eta Doktoretzadun (UPV/EHU, 2012). Doktoratu ondoren, ikertzaile lanetan jarraitu dut sail berean, doktore ondoko ikertzaile kontratuekin eta Johnson-Matthey nazioarteko enpresarekin hitzartutako proeiktu baten bidez. 2015. urtearen hasieran, UPV/EHUko ikertzaile doktoreen espezializaziorako laguntza jaso nuen. 2016ko urritik aurrera irakasle eta ikertzaile lana uztartzen ditut. Hasieran, behin behineko irakaslea izan nintzen Farmazia Fakultatean, eta ondoren, Zientzia eta Teknologia Fakultatean. 2019tik aurrera, irakasle atxikia naiz Farmazia Fakultatean,

Orain arteko ikerketan, energia eta ingurumen intereseko prozesu katalitikoen garapena aztertu dut, batez ere bio-birfindegiarekin loturikoa. Zehatzago, nire ikerketa helburu nagusia izan da hidrogenoaren ekoizpen sostenigarria lortzea hainbat konposatu oxigenaturen bidez, hala nola, DME, etanola eta bio-oilaren bidez. Horretaz gain, bio-oilaren erreformatze oxidatiboaren bidezko hidrogenoaren ekoizpena ikertzen dihardut, oinarri harturik bi etapako (termo-katalitikoa) prozesua eta katalizatzaileen erregenerabilitatea aztertuz, horrela, prozesuaren eskala handitzea lortzeko. Gaur egun, bio-oilaren erreformatzearen intensifikazioan lan egiten dut, CO2-ren in situ harrapaketa eta mintza erreaktorea aztertuz. Azken proiektuan, baita CO2 eta H2O-ren erreformatze konbinatua ere ikertzen ari gara.

Egindako ikerkuntza lanarekin 33 artikulu argitaratu ditut JCRk indexatutako nazioarteko aldizkarietan eta 6 ez-indexatutako aldizkarietan. Artikulu horiek 1066 aipamen izan dituzte, 19ko h indizea lortuz.

Irakasgaiak

INGENIARITZA KIMIKOKO GRADUA: Proiektuen Antolakuntza eta Kudeaketa

BIOTEKNOLOGIAKO GRADUA: Bioteknologiako Laborategi Integratua

Bulegoa

A4.P1.3 (ZTF/FCT)