Tabernilla Sánchez, Zuria
(PreDoc Ikertzailea)
Web helbideak
CV Laburra
Ingeniaritza Kimikoan Graduatua Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultatean 2018an. 2019an, Ingeniaritza Kimikoko Unibertsitate arteko masterra amaitu nuen, UPV/EHUk eta Kantabriako Unibertsitateak eskania. Masterra amaitu ondoren, lanaldi partzialeko (2019ko azarotik 2020 maiatzara) eta lanaldi osoko (2020ko ekainetik abendura) ikertzaile kontratatu gisa aritu nintzen UPV/EHUko Prozesu Katalitikoen eta Hondakinen Balorizazioaren (PROCAT-VARES) taldean.
2021eko urtarrilaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako beka bat jaso dut prestakuntzan ari diren doktoratu aurreko ikertzaileentzat, doktorego tesia egiteko Andrés T. Aguayo doktorearen eta Eva Epelde doktorearen zuzendaritzapean, PROCAT-VARES ikerketa-taldean. Nire ikerketa lerroa etilenoaren oligomerizazio bidezko erregaien ekoizpen jasangarrian datza. 5 ikerketa-proiektutan, nazioarteko 4 kongresutan eta 2 kongresu nazionaletan parte hartu dut. JCR (Q1) aldizkarietan indexatutako 2 artikuluren egilekidea naiz, 6 aipu eta 2ko h indizea (Scopus). EKAIA aldizkarian zientzia-dibulgazioko artikulu baten egilekidea ere naiz.
Irakasgaiak
INGENIARITZA KIMIKOKO GRADUA: Experimentación en Ingeniería Química I, Ingeniería de Procesos y Productos, Petróleo y Petroquímica
Laborategia
B1.P2.12 (ZTF/FCT)