Palos Urrutia, Roberto
(Lan Kontratudun Bitarteko Irakaslea)
Posta elektronikoa
Web helbideak
CV Laburra
Ingeniaritza Kimikoan titulatua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, 2011) eta Prozesu kimikoen Ingeniaritza eta Garapen Jasangarria Unibertsitateko Masterrean titulatua (UPV/EHU, 2012). 2013. urtean CPWV (Catalytic Processes and Waste Valorization) ikerkuntza taldean sartu nintzen nire Doktorego Tesia egiteko. Tesiaren baitan ikerkuntza egonaldia egin nuen Ganteko Unibertsitatean (Belgika). Egonaldi honi esker Nazioarteko Doktorea Ingeniaritza Kimikoan (UPV/EHU) izan nintzen izendatua 2018. urtean.
Nire jarduera profesionala beti EHU/UPVan garatu dut. 2015. urtetik aurrera, ikerketa eta irakaskuntza jarduerak aldi berean garatu izan ditut. Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ingeniaritza Kimiko sailan (2015/2016, 2016/2018, 2017/2018 eta 2019/2020 ikasturteetan) eta Gipuzkoa Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Kimiko eta Ingurugiro sailan (2018/2019 ikasturtean) irakatsi dut.
Nire ikerketa jarduera findegiko korronte sekundarioak zein kontsumo-gizartearen hondakinak, plastiko eta gurpilak, besteak beste, balioztatzeko prozesu katalitikoen garapenean zentratu da, automobilgintza erregaien eta balio erantsi handiko produktuen ekoizpen iraunkorra lortuz. 18 artikulu argitaratu ditut, prestigio handiko nazioarteko aldizkari indexatuetan (144 aipamen, h-index 7) eta 40 ekarpen baino gehiago egin ditut kongresuetara.