Nortzuk gara

Benito Ruano, Pedro Luis

(Unibertsitateko Irakasle Titularra)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Kimikan lizentziaduna (1990) eta doktorea (1995), Euskal Herriko Unibertsitatean. Tesia doktorego sari bereziarekin sarituta.

Eusko Jaurlaritzaren doktoratu aurreko bekaduna (1991-1995). 1995-tik aurrera Euskal Herriko Unibertsitatean, irakasle edo kontratatutako ikertzaile moduan. Irakasle elkartua Ingeniaritza Kimikoa Sailean (Zientzi Fakultatea, Leioa, 1995) eta Makina eta Motor Termikoak Sailean (Barakaldoko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Eskola eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola, 1998-1999).

Irakasle elebiduna (euskara eta gaztelania) Teknologia arloan (akreditazioa 2000 urtean). Hortik aurrera arduraldi-osoko irakaslea Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza eskolan,Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia sailean. 2002 urtean Unibertsitate Eskolako Irakasle Titular izendatua eta 2018 urtean Unibertsitateko Irakasle Titular izendatua.

Hamabi ikerketa proiektutan parte hartu ditu. 2013 urtetik aurrera Euskal Herriko Unibestsitateko “Procesos Catalíticos y Valorización de Residuos (PROCAT-VARES)” izeneko ikerkuntza-taldearen kidea. Hamasei artikulu argitaratuta JRC aldizkarietan (hauetariko hamaika lehenengo kuartilean). Hogeitabat komunikazio kongresuetan, hauetariko hamaika nazioarteko kongresuetan. Ikerkuntzako seiurteko bat (1996/2001), “Comisión Nacional Evaluadora de la Actividad Investigadora” izeneko erakundeak emandakoa.

Irakasgaiak

GRADOS EN INGENIERÍA MECÁNICA, INGENIERÍA QUÍMICA INDUSTRIAL E INGENIERÍA ELECTRÓNICA INDUSTRIAL Y AUTOMÁTICA; DOBLE GRADO EN INGENIERÍA MECÁNICA Y EN ADMINISTRACIÓN Y DIRECCIÓN DE EMPRESAS: Materialen Zientzia

GRADO EN AUTOMOCIÓN: Automobilgintzarako Materialak

GRADO EN INGENIERÍA MECÁNICA: Control e Inspección de Materiales

Bulegoa

L164 01 C7 (GIE/EIV)