Tellabide Vecina, Mikel
(Lan Kontratudun Bitarteko Irakaslea)
Web helbideak
CV Laburra
Euskal Herriko Unibertsitatean Ingeniaritza Kimikoan lizentziatua (2014) eta Ingeniaritza Kimikoko Masterra burutua (2015) unibertsitate berean.
2014an ekin zion ikerketa jarduerari UPV/EHUko ingeniaritza kimikoko saileko laborategietan karrera amaierako proiektua egiteko, eta 2015ean jarraitu zuen ikerketarekin ingeniaritza kimikoko master amaierako lanerako. 2016an, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko FPU (Ayudas para la Formación de Profesores Universitarios) doktoratu aurreko beka eman zitzaion doktorego-tesia egiteko. Tesia oinarri konikoa duen iturri ohantze teknologiaren azterketa hidrodinamikoan oinarritu zen, hura eskalatzeko eta industrian ezartzeko. Tesiaren defentsa 2020an egin zen.
Prozesu Katalitikoen eta Hondakinen Balorizazioaren ikerketa taldean parte hatzen du. Iturri ohantze teknologiaren eskala handitzeko beharrezko azterketa fluidodinamikoa helburu duen ikerketa lerroaren parte da.
Ikerketa jardueran Eusko Jaurlaritzak, Europako Batzordeak eta Ekonomia, Lehiakortasun zein Zientzia eta Berrikuntza Ministerioek finantzatutako 5 ikerketa-proiektutan parte hartu du. Lorturiko emaitzen ondorio 20 artikuluren egilea izatea izan da, horietatik 17 Journal Citation Reports-eko aldizkari indexatuetan (gehienak lehen kuartilean kokatuak) eta beste hirurak indexatu gabeko aldizkarietan. Gainera, 18 ekarpen egin ditu kongresu nazionaletan eta nazioartekoetan.
Irakasgaiak
INGENIARITZA KIMIKOKO ETA BIOTEKNOLOGIAKO GRADUA: Materia Transferentzia
INGENIARITZA KIMIKOKO GRADUA: Esperimentazioa Ingeniaritza Kimikoan II
Laborategia
B1.P0.6 (ZTF/FCT)