Nortzuk gara

Suárez Cardona, Mayra Alejandra

(PreDoc Ikertzailea)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Analisi eta Kalitate Kontrolerako Laborategiko Teknikari titulua Kimika eta Elektronika Eskolan 2012an. 2017an Ingeniaritza Kimikoko gradua lortu nuen Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultatean.

2017/2018 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU/UPV) eta Kantabriako Unibertsitatearen (UC) arteko Ingeniaritza Kimikoko masterra egin nuen. Master Amaierako Lana biomasatik abiatutako hidrogenoaren ekoizpenerako pirolisi eta erreformakuntzari buruz egin nuen. Aldi berean, ikertzaile moduan kontratatuta egon nintzen ikerketa bera egiteko.

Gaur egun, “Ministerio de Ciencia e Innovación” delakoaren doktoretza egiteko FPI bekaren onuraduna naiz 2020tik 2024ra. Nire tesi doktorala biomasa eta plastikoen pirolisi azkarretik lortzen diren hegazkorren erreformakuntza prozesuko katalizatzaileen egonkortasuna eta eraginkortasun energetikoaren hobekuntzan datza eta zuzendariak Maider Amutio irakaslea eta Gartzen Lopez doktorea dira.

Journal Citation Reports-ean (JCR) bildutako aldizkari bitan hartu dut parte.

Laborategia

B1.P2.9 (ZTF-FCT)